117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona 2018ko lehen lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie, 2018ko lehen lauhilekoari dagokionez, ur hornidura eta saneamenduko tasa eta saneamendu kanona borondatez ordaintzeko epea 2018ko uztailaren 26an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko ekainaren 26an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1807499