117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2018ko lehen seihilekoa

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018ko lehen seihilekoaren kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, ekainaren 1etik uztailaren 12ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak uztailaren 6an kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1807498