117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak, 2018ko apirilaren 5ean, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. aldaketa (goranzko doikuntza) 2018rako luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena 2018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Goranzko doikuntza gastuen aurrekontuan:

GASTUAK:

VI. kapitulua: 38.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 38.000,00 euro.

Finantzaketa:

Aurrekontu luzatuaren marjina: 38.000,00 euro.

Castejonen, 2018ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1806917