117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50k+) diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena 2018-2019 aldirako.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du onets daitezela 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K+) diru-laguntzak emateko deialdia eta bere oinarri arautzaileak, urte anitzeko 957.919 euroko gastua baimen dadila eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela, eta kontuan harturik betetzen direla aipatutako gastua baimentzeko legeak ezarritako helburua eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onestea 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50k+) diru-laguntzak emateko deialdia, 2018-2019 aldirako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

G/A20002/4816/334102: (E) ARTEM -50K eta 50K+: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak

2019

505.000,00

G/A20002/4816/334102: (E) ARTEM -50K eta 50K+: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak

2018

452.919,13

4. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

G/A20002/4816/334102: (E) ARTEM -50K eta 50K+: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak

2019

505.000,00

G/A20002/4816/334102: (E) ARTEM -50K eta 50K+: Kultur entitateen arte eszenikoetako eta musikako proiektuak

2018

452.919,13

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

50.000 EUROTIK GORAKO AURREKONTUA DUTEN ARTE ESZENIKOETAKO ETA MUSIKAKO ARTE-PROIEKTUETARAKO (ARTEM 50 K+) DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2018-2019ko DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da elkarteen esparrutik egiten diren arte eszenikoetako eta musikako proiektuak ekoizteko eta/edo programatzeko laguntzak arautzea. Laguntzapeko proiektuek irismen sozial eta inklusiboa izan beharko dute, Nafarroako kultur ondarea eta gizarte ehuna sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu beharko dute, eta populazio osoa aintzat hartu.

Deialdiaren helburua da erraztasunak ematea egiten den eskaintza artistikoa kalitatezkoa izan dadin, askotarikoa, diziplina artistikoei dagokienez, jarduera artistikoa inklusio faktore gisa baloratzen duena, alderdi sozialak kontuan hartzen dituena eta Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa aintzat hartzen duena.

1.2. Jarduerak 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte egiten ahalko dira.

1.3. Aurkezten diren proiektuen aurrekontua 50.000 eurotik gorakoa izanen da.

1.4. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan daukana, bere xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musikalekin lotutako jarduerak egitea.

b) Legez 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

2.3. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

–Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

–Sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

–Nafarroako 2018ko aurrekontu orokorretan partida izenduna duten entitateak.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Aurrekontuan deialdi honek duen aurrekontuko diru-izendapena 957.919,13 eurokoa izanen da, honela egotzita:

  • 452.919,13 euro, 2018ko gastuen aurrekontuaren kargura, 2018ko irailaren 1etik abenduaren 10era egindako jardueretarako.
  • 505.000 euro, 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura, 2018ko abenduaren 11tik 2019ko abuztuaren 31ra egindako jardueretarako (kreditu egoki eta nahikorik baldin bada).

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion diru-laguntzara egokitzeko.

Nolanahi ere, eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Irizpide hauei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Entitatearen baliabide propioen bidez (hau da, jarduera diruz lagungarriak berak sortzen ez dituenak) eta diru-laguntzaren xedeko jardueraren berariazko baliabideen bidez (artisten sariak, sarreren salmenta,...) finantzatuko den zenbatekoari eutsi beharko zaio, hasierako aurrekontuan aipatu bezala.

b) Eskaera berregin ondoren banatzen diren azkeneko diru-laguntzak finkatzean, deialdian ezarritako gehieneko ehunekoak errespetatu beharko dira.

Berregindako proiektuek Ebaluazio Batzordearen adostasuna beharko dute, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.4. Entitateak, 2018ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte garatzen duen proiektu baterako, gehienez 125.000 euroko laguntza jaso dezake, honela banaturik:

  • 45.000 euro, gehienez, 2018ko aurrekontuaren kargura, 2018ko irailaren 1etik abenduaren 10era arte egiten diren jardueretarako.
  • 80.000 euro, gehienez, 2019ko aurrekontuaren kargura, 2018ko abenduaren 11tik 2019ko abuztuaren 31ra arte egiten diren jardueretarako.

3.5. Onuradunen batek laguntzari uko egiten badio edo, edozein arrazoirengatik, hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, diru-laguntza osagarri bat ematen ahalko zaie 8. oinarrian adierazitako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuei, lortutako puntuazioaren arabera. Horrelakoetan, 7.3 oinarriko 5. puntuan ezarritako hainbanaketa eginen da, betiere 3. oinarrian ezarritako diru-muga gainditu gabe. Hau da, jasotzen diren diru kopuruen batura ezin da izan 3.4 oinarrian ezarritako zenbatekoa baino handiagoa, ez eta 3.2 oinarrian ezarritako gehieneko ehunekoa baino handiagoa ere.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitateak, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa.

Proiektuetan honako hauek jasoko dira:

–Izena.

–2018an eta 2019an garatu beharreko jardueren deskribapen zehatza: atal honetan, proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak zehaztuko dira.

–Zabalkunde plana: atal honetan, proiektuaren sustapena, komunikazioa eta publizitatea egiteko jarduerak sartuko dira.

–Proiektu osoaren aurrekontua, zehazki 2018rako aurreikusitako jarduerei esleitutako aurrekontua eta 2019rako aurreikusitako jarduerei esleitutakoa, hurrenez hurren.

Proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da koherenteak direla, proiektuari aurre egiteko, entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak).

Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

5. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

Eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

5.3. Eskaeraren berariazko inprimakiari erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Eskaneatuta aurkeztuko dira agiri hauek, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Helbide soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen dokumentua.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, gehienez ere 30 foliotan idatzia; horren barrenean, zabalkunde planaren deskribapenak 6 folio hartuko ditu gehienez, DIN A-4 formatuan, alde batetik idatziak, ohiko tipografian, gutxienez 11 puntuko letra erabilita, II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.

e) Proiektuaren datu ekonomikoak laguntza-fitxan eskuragarri dagoen III. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

5.4. Aurreko deialdietan parte hartu duten arte talde eta entitateek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.5. Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.6. Prozesuan noiznahi ere, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak eta diru-laguntzen oinarri arautzaileetan ezarritako epean egiten direnak.

Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak:

–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren eta entitatekoak ez diren langile eta artista kontratatuen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak.

–Entitate onuradunaren nominako langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, diru-laguntzaren xedeko proiektuan duten parte hartzearen arabera.

–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko kontratatutako eta entitateari lotutako pertsonen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak. Kontratazioek baldintza hauek bete behar dituzte:

1.–Kontratazioa merkatuko ohiko baldintzekin bat egin beharko da.

2.–Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak baimena eman beharko du aldez aurretik.

3.–Proiektuaren kargura diruz lagungarriak izanen dira gehienez ere proiektuaren kostu osoaren %15 izanik, eta, gehienez ere, 15.000 euroko gehieneko fakturazioa izanik urteko.

4.–Kontzeptu honengatik lortzen den zenbatekoa berariaz agertuko da II. eta III. eranskinetan.

–Aurreko paragrafoetan aipatu langileen dieta, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17koan, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak).

–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, espazioen, ekipamenduen eta bitarteko materialen alokairua, talde artistikoaren zerbitzu-sariak, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.

–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.

Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (282/1997 Foru Dekretua).

b) Zeharkako kostuak.

Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek diru-laguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %15etik gorakoak izanen.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 oinarrian ezarri dena diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskura ditzakeenak.

d) Entitatearen nominako langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

6.3. Proiektu bat egiteko baliabideak entitate batek baino gehiagok jartzen dituzten lankidetza proiektuetarako eskaeretan, bakoitzaren ekarpena desberdina bada ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, beharrezkoa izanen da berariaz agertzea, bai eskabidean, bai laguntza emateko ebazpenean, entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntza zatia, eta denak hartuko dira onuraduntzat. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, eta aski ahalmen emanen zaio elkartutako entitatearen betebeharrak bete ditzan. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta aipatutako foru legean ezarritako preskripzio epea iragan arte.

Gainera, laguntzaren eskatzaileak honako hauek jakinarazi beharko ditu berariaz:

a. Ekoizle bakoitzak proiekturako egindako ekarpenaren zenbatekoa eta bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuak.

b. Edonola ere, eskatzaileak frogatu beharko du diruz lagundutako gastu guztia, eta, orobat, proiektua oso-osorik gauzatu dela.

Informazio hori guztia II. eta III. eranskinetan zehaztu beharko da.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta honako hauek izanen dira batzordekikeak:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hizpidea izanen du baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua eta hiru aditu, deialdiaren xede diren arloetakoak, bai alde artistikoari bai ekonomikoari dagokienez. Aditu horietako bat Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izanen da.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Batzordeko kideek proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte, baloratzeko.

2. Entitate eskatzaileek, hala nahi badute, ebaluazio batzordearen aurrean defendatzen ahalko dituzte beren proiektuak, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez.

3. Orobat, batzordeak, edozein unetan, entitate eskatzaileetako baten agerraldia eska dezake, aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. Onetsitako aurrekontuak ezarrita daudela, ebaluazio batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz. Batzordeak irizpen loteslea emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

5. 8. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako diru-muga:

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen badu, onuradunen artean hainbanatuko da, lortutako puntuazioaren arabera.

Horretarako, gutxienez 60 puntu lortu dituzten eskatzaile guztien puntuak batuko dira.

Erabilgarri dagoen kreditua zenbateko horrekin zatituko da, eta, hala, puntu baten balioa lortuko da. Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kalkulatzeko, balio hori lortutako puntuekin biderkatuko da.

7.4. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordearen irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoaren berri III. eranskineko inprimakiaren bidez emanen da (informazio ekonomikoari buruzko inprimakia da).

Oinarri honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez; horietatik, 30 puntu, gutxienez, “Proiektua deialdiaren xedearekin, helburuarekin eta eremuarekin bat etortzea” atalean lortu behar dira.

Oker betetzen diren datuak edo funsgabeak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

8.1. Proiektua deialdiaren xedearekin, helburuarekin eta eremuarekin bat etortzea (80 puntu gehienez).

8.1.1. Proiektuaren kalitate orokorra (35 puntu gehienez).

–Proiektuaren izena.

–Proiektuaren deskribapena (gehienez ere 10 lerro).

–Proiektuaren helburuak.

–Helburuak lortzeko gauzatuko diren ekintzak.

–Proiektua gauzatzeko datak.

–Aurreikusitako onuradun kopurua eta haien ezaugarriak.

–Lortu nahi den emaitza ebaluatzeko adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak.

–Proiektuaren garrantzia eta egokitasuna, kulturaren eta lurraldearen testuinguruan.

–Proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia.

–Proiektuaren interes kulturala.

–Talde artistikoan, teknikoan eta kudeaketakoan arituko diren pertsonak.

8.1.2. Entitatearen ibilbidea: entitateak jardunean emandako urte osoen kopurua (4 puntu)

–7 urte baino gehiago: 4 puntu.

–5 urtetik 7 urtera bitarte: 3 puntu.

–3 urtetik 5 urtera bitarte: 2 puntu.

–Urte batetik 3 urtera bitarte: puntu bat.

8.1.3. Proiektuaren izaera asoziatiboa (6 puntu gehienez).

–Entitatearen bazkide kopurua baloratuko da, bere jarduera eremua eta erreferentziako biztanleria kontuan hartuta (3 puntu gehienez).

–Bazkideek, zaletu gisa eta ordainsaririk gabe, proiektuko jardueretan duten parte-hartzea baloratuko da (3 puntu gehienez).

8.1.4. Proiektua elkarlanean gauzatzea: proiektu komunitarioak, eragile batekin baino gehiagorekin (5 puntu gehienez).

–Proiektuan parte hartzen duten entitateak elkartzearen ondorioz eratzen den ehun soziala baloratuko da (3 puntu gehienez).

–Proiektuan parte hartzen duten entitateen zerrenda aurkeztea eta bakoitzak duen parte-hartzea zehaztea baloratuko da (2 puntu gehienez).

8.1.5. Proiektuaren lurralde eremua edo lurraldeari dagokionez duen garrantzia (5 puntu gehienez).

–Tokiko eremua (proiektuaren egoitza dagoen udalerrian).

–Eskualde mailako eragina (udalerrian eta inguruan).

–Erregioa (oro har, Nafarroa osoan).

8.1.6. Proiektuaren irismen soziala (5 puntu gehienez).

–Baloratuko da entitateak zehaztea eta justifikatzea zein den jardueraren xedeko publiko objektiboa (2 puntu gehienez).

–Baloratuko da entitateak zailtasun fisiko eta psikosozialak dituen publikoarengana iristeko egiten duen lan inklusiboa, honako hauek zehaztuta: ekintza zehatzak, xedeko publiko mota eta espero den ikusle/entzule kopurua (3 puntu gehienez).

8.1.7. Entitatearen prestakuntza, hezkuntza eta/edo bitartekaritza ekintzak (5 puntu gehienez).

–Baloratuko da prestakuntza, hezkuntza eta bitartekaritza ekintzak proposatzea entitatearen jarduera osatzeko asmoz (2 puntu gehienez).

–Baloratuko da horrelako ekintzak proposatzea entitateko bazkideentzat (1,5 puntu gehienez).

–Baloratuko da horrelako ekintzak proposatzea jende guztiarentzat (1,5 puntu gehienez).

8.1.8. Ekintza berritzaileak (5 puntu gehienez).

–Baloratuko da artearen esparruan berritzaileak diren ekintzak (3 puntu gehienez).

–Baloratuko da beste esparru batzuetan (komunikazioa, produkzioa, kudeaketa...) berritzaileak diren ekintzak (2 puntu gehienez).

8.1.9. Nafarroako kultura zabaltzea bere egileak sustatuz. (5 puntu gehienez).

8.1.10. Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean. (5 puntu gehienez).

8.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (20 puntu gehienez).

8.2.1. Proiektuaren aurrekontu onartu osoarekin alderatuta, eskatutako diru-laguntzaren portzentajea (5 puntu gehienez).

–%30 arte: 5 puntu.

–%30etik gora %40ra arte: 4 puntu.

–%40tik gora %45era arte: 3 puntu.

–%45etik gora %50era arte: 2,5 puntu.

–%50etik gora %55era arte: 2 puntu.

–%55etik %60 arte: 1,5 puntu.

-%60tik gora %65era arte: puntu bat.

–%65etik gora %70era arte: 0,5 puntu.

8.2.2. Bermatutako edo berretsitako finantzaketaren portzentajea, proiektuaren aurrekontu onartu osoarekin alderatuta.

Hurrengo agiriren bat aurkeztuz frogatuko da hori: baliabide propioak (bankuko dokumentua edo zinpeko aitorpena, entitatearen legezko ordezkariak egina), maileguak, jarduteko kontratuak (kuantifikatuak eta sinatuak), berretsitako diru-laguntzak (haiek ematen dituen ebazpena), entitateari laguntza ekonomikoa emanen dioten entitateen ziurtagiriak (diru-laguntza emanez gero). (5 puntu gehienez).

–%41etik gora: 5 puntu.

–%31tik %41 arte: 4 puntu.

–%21etik %31 arte: 3 puntu.

–%11tik gora %21 arte: 2 puntu.

–%11 arte: puntu bat.

8.2.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren eta proiektuaren bideragarritasunaren arteko koherentzia (5 puntu bitarte).

8.2.4. Proiektuaren zabalkundea: komunikazio, marketin eta publizitate plana (5 puntu gehienez).

9. Diru-laguntza emateko ebazpena.

9.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, gehienez hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Diru-laguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuz jakinaraziko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

Gainera, eskabidean adierazitako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39 Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

Presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, difusion@navarra.es helbide elektronikoaren bidez edo 848 424743 telefonoaren bidez.

10. Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuek interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babesletza-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

10.2. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte, bereziki, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, alegia, ziurtagiriak luzatzeari eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari buruzkoak; izan ere, foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Halaber, proiektuak egiten laguntzeko mezenasgoko edo babesletzako ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 13.1 oinarrian aipatzen den azken memorian, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeko izan duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta aginduzko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/, edo deialdi hau kudeatzen duen Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

11.3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalean justifikatu beharko da diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Onuradunak laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko du proiektu horiek Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren diru-laguntza jaso dutela.

11.5. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari jakinarazi beharko diote proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, hura gertatu eta berehala, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, organo kudeatzailearen adostasuna beharko da aurretik; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Diruz laguntzen du:..., Honako honek diruz laguntzen du...).

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsulta daitezke: http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/ eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

Ekitaldia diru-laguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, diru-laguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartuko da Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri emanen zaio Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari.

Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, diru-laguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

11.11. Diru-laguntzaren onuradunek ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko dute, proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, eskabidearekin batera aurkeztutako deskripzio-memoria jasotakoarekin alderatuta.

11.12. Entitateak garaiz eman beharko du egiten dituen jarduerei buruzko informazioa, aldian behin Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta beste hedabide batzuetan zabal dadin.

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har:

Oro har, behin entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ahala.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean edo bukaerako justifikazioan:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, diru-laguntzaren helburua bete dela frogatzeko.

c) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

f) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskabidearekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa:

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioetan:

a) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, diru-laguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

c) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskabidearekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Salbuespenez:

Salbuespenez, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, urte bakoitzerako (2018 eta 2019) onartutako diru-laguntzaren %50 aurreratuz, gehienez ere.

Horretarako, entitateak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, eta diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztu (egoeraren balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, ordaintzeko eta kobratzeko dituen diru-kopuruen zerrenda, hilabetez hilabete aurkeztua).

13. Justifikatzeko epeak eta modua.

13.1. Aurreko atalean aipatutako ordainketa moduen artean zein aukeratzen den ere, diru-laguntzaren likidaziorako, onuradunek honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte epe hauen barnean:

–2018ko irailaren 1etik 2018ko abenduaren 10era egindako jardueretarako, 2018ko abenduaren 12ra arte (egun hori barne).

–2018ko abenduren 11tik 2019ko abuztuaren 31ra egindako jardueretarako, 2019ko urriaren 30era arte (egun hori barne).

Frogagiriak hauek izanen dira:

–12.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa.

–Proiektuaren bukaerako memoria.

–Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

–Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

–Ekitaldiko urteko kontuak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Hala ere, konturako ordainketaren bat egin bada, onuradunek frogagiriak bi hilabeteko epean aurkezten ahalko dituzte, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko bi epetako bakoitza bukatzen denetik hasita, betiere horietan agertzen bada gauzatze epe horren barnean dauden gastuei dagokien ordainketa dela (fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak). Agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du, edo, bestela, oker kobratutako kopuruak itzultzeko espedientea hasiko du.

Ordainketa partzialen edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuetarako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galduko da.

13.3. Laguntza ematea onartzen den unean jarduera egina duten proiektuen kasuan, laguntza eman zaiela jakinarazi eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.

13.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean aipatu portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, ordainketaren frogagiriak badituzte, betiere.

Onartutako aurrekontua osorik justifikatzen ez bada, eta diruz lagundutako jarduera egin bada, honela kalkulatuko da ordaindu beharreko zenbatekoa: gastu justifikatuen baturari aplikatuko zaio onartutako aurrekontuaren eta emandako diru-laguntzen arteko portzentaje bera.

14. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Dena dela, bateraezina izanen da Nafarroako Gobernuak proiektu bererako ematen duen beste edozein diru-laguntzarekin.

14.2. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.3. Diru-laguntza hauek, norgehiagokako araubidean, bateragarriak dira merkatu bateratuarekin, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.d) artikuluari jarraikiz. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

15. Dirua itzultzea.

Onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu egin beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela.

Baldintza hori betetzen dela ulertuko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu, eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate aski, edo gastua diru-laguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

18. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Proiektua azaltzen duen memoria (Worda).

III. ERANSKINA

Proiektuaren datu ekonomikoak (Excela).

Iragarkiaren kodea: F1807493