117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean, asteazkenarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean (kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Berriozarren, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1807555