117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Trukerako eskaintza publikoa

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 130.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Arguedasko Udalak trukerako eskaintza publikoaren deialdia egiten du. Jarraian adierazten da zer ondasun eskuratu nahi duen Arguedasko Udalak, eta zer udal ondasun emanen duen haren truke:

Eskuratu nahi den ondasuna:

–Industriarako hiri-lurzorua 5. poligonoko 425. lurzatian, herri honetako industrialdean; azalera: 1.400 metro koadro.

Udal ondasuna:

–Berdegunerako hiri-lurzorua, Arguedasko 5. poligonoko 554. lurzatian, herri honetako industrialdean; azalera: 1.399,98 metro koadro; kalifikazio juridikoa: Udalaren ondare-ondasuna.

Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak betetzen dituzten ondasunen titularrek beren eskaintza aurkezten ahal dute Udal Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 130. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Arguedasen, 2018ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1807681