117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Leziza karrikako xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko xehetasun-azterketa hau: “1. poligonoko 961., 962., 1000., 1001. eta 1002. lurzatien etxesailerako definitutako lerrokadurak birdefinitzea (Leziza karrika)” Juan Manuel Mendinueta Bonok sustatua eta María Pilar Bakaikoa Ieregi arkitektoak idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, behar bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arbizun, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1807550