117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Soberako lurzatiaren kalifikazioa, La Fuente kalean. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2018ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea hiri-lurreko 9,57 m²-ko zatia soberako lurzati deklaratzea; La Fuente kalean dago eta 4. poligonoko 77. eta 80. katastroko lurzatiekin egiten du muga. Xedea da ondoren zuzenean saltzea jabe mugakideei, María Antonia eta Pedro Miguel Fernández Fernándezi.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean izatea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik.

Arasen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1807422