117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, udal igerilekuetako udako denboraldiaren abonamenduetarako gizarte laguntzena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 401661.

Modu honetan, udal igerilekuetan sartzeko aukera eman nahi zaie baliabide gutxien dituztenei, gainerako herritarrek dituzten baldintza beretan. Laguntzen deialdi honen helburua horixe da, aipatu sarbidea erraztea.

–Xedea.

Deialdi honen xedea da banakako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo Udalaren igerilekuetako 2018ko udako denboraldiaren abonamenduak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiek igerilekuetan sartzeko aukera izan dezaten baldintza beretan.

Udako denboraldiaren abonamenduak baino ez dira diruz lagunduko.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Bai eskatzaileek bai eskatzen den diru-laguntzaren xede direnek, Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Familia unitateko 18 urtetik beherakoen udako abonamenduetarako jaso ahalko da diru-laguntza.

Halaber, familia unitateak diru-laguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitentzako, haur hori heldu batek lagunduta egon beharko da, nahitaez, turoretzaren arduradun gisa. Diru-laguntza eska dezake heldu horrek ere.

Eskabide bakarra onartuko da familia unitate bakoitzeko. Bertan diru-laguntza eska daiteke familia unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da diruz laguntzeko eskatu den abonamenduaren zenbatekoa ordaindua izatea.

Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, ondoko taula honetan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2017ko ekitaldiko errenta aitorpena):

FAMILIA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

URTEKO ETEKINAK, GEHIENEZ

2 kide

13.000 euro

3 kide

14.100 euro

4 kide

15.300 euro

5 kide

16.400 euro

6 kide

17.500 euro

7 kide

18.600 euro

8 kide

19.700 euro

Ez zaio horrelako laguntzarik emanen udal honekiko zerga betebeharrak ordainduta ez dituenari.

–Eskaerak aurkezteko agiriak, epea eta tokia.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskabide orokorra, eranskinean agertzen dena.
  • Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia baliozkoa.
  • Diru-laguntza norentzat eskatzen den, horien guztien NANa/AIZ edo pasaportea.
  • Aurreko ekitaldiko (2017) errenta aitorpena.
  • Udako abonamendua ordaindu izanaren ziurtagiria.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

Gehieneko diru-laguntza udako denboraldiaren abonamendurako ezarritako prezioaren %50 izanen da.

Antsoainen, 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1807407