117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

2018rako lan publikoaren eskaintza

2018ko maiatzaren 17an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu Juan M.ª Albizu Anduezak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen:

“Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Alkatetza honek, 2018ko maiatzaren 17ko 245. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea jarraian ematen den lan publikoaren eskaintza 2018rako:

1.–Liburutegiko arduradunaren lanpostua, 43 zenbakiduna. C maila, Kultura Arloa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna: nahitaezkoa, C1.

2.–Administrari-ofizialaren lanpostua, 12 zenbakiduna. C maila, Administrazio Arloa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna: nahitaezkoa, C1.

3.–Administrari laguntzailearen lanpostua, 15 zenbakiduna. D maila, Administrazio Arloa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna: merezimendua, B1.

4.–Udal arkitektoaren lanpostua, 51 zenbakiduna. A maila, Hirigintza Arloa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza eskakizuna: merezimendua, C1.

Halaber, onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zuen, horixe baita aurrez egin beharreko urratsa lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Berriobeitin, 2018ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1807411