117. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03638 JV/br Jendaurreko epea

–Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

–Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

–I.F.Z.: S 3100015S.

–Helbidea: San Domingo aldapa, 8, 3.a, 31001 Iruña (Nafarroa).

–Ibaiaren izena eta kodea: Urumea (Ollin). 1/0300/140.

–Tokia: Ibero zubia.

–Udalerria eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

–Lanen xedea da zubia zaharberritu eta zaintzeko lanak egitea, zubiaren itxura berreskuratzeko eta iraupena ziurtatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko maiatzaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1806903