114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko maiatzaren 28ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Bigarrena.–Anueko Bake Epaitegia: Marina Perotxena Ibarrola andrea eta María Cilveti Andueza andrea, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Hirugarrena.–Funesko Bake Epaitegia: Julián Lorente Moso jauna eta Jorge Merino Díaz jauna, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Murillo el Frutoko Bake Epaitegia: María Lucía Urrutia Reta andrea, ordezko epaile titularra.

Bosgarrena.–Sorladako Bake Epaitegia: José María Barbarin Zabaleta jauna eta María Carmen Asensio Alvarez de Aulate andrea, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Iturengo Bake Epaitegia: José Ignacio Ariztegi Etxepeteleku jauna, ordezko bake epailea.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 28an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1807345