114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko apirilaren 11n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

2018ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 883.004,83 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 911.104,83 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 781.336,30 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. 88.903,16 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.300,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 165,37 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 911.104,83 euro.

Buñuelen, 2018ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Francisca Gil Palos.

Iragarkiaren kodea: L1806909