114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Kredituen aldaketak 2018ko aurrekontu orokorrean. 1 eta 2 zenbakiak. Hasierako onespena.

Zubietako Udalak, 2018ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1 eta 2 zenbakia duten espedienteak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. eta 218. artikuluetan zein 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Horrela bada, herritarrek eta bidezko interesa dutenek udal idazkaritzan espedienteak aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zubietan, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1806484