114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Eraikuntzari buruzko ordenantzaren aldaketa.
Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 36. artikuluan. Iragarkia 2018ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta aldaketaren testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zubietan, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZA

36. artikulua

“Itxiturak bisualki irekiak” izeneko atalari paragrafo hau gehitu zaio: “Hiri-lurrean edota lur urbanizagarrian kokatzen diren baratze, soro eta laborantzako lursailetan zurezko itxitura hauek baimendu ahalko dira: piketeak eta ohola horizontalean; piketeak bertikalean jarriak. Udalak eskumena izango du itxiturak jartzeko baimenak ukatzeko, baldin eta haien kokapena edo ezaugarriak arriskua ekartzen badie gizaki zein animaliei”.

Iragarkiaren kodea: L1806483