114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, oinarrizko kirolaren sustapenerako diru-laguntzak emateko, 2017-2018 denboraldiko kirol jardueretan parte hartuta, Udalaren materiala lagatzeko eta publizitate-espazioen ustiapena lagatzeko deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 400468.

A) Onuradunak:

Irabazi asmorik gabeko elkarteak, kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen badituzte Tuteran urte naturalean zehar, betiere antolatzailearentzako defizitarioak direnean.

B) Xedea:

Denboraldiko jarduerak egitea, oinarrizko kirola sustatzea, publizitate-espazioak lagatzea, materialak lagatzea eta ekitaldi puntualak egitea, urte naturalean zehar edo kirol denboraldi batez.

C) Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen Base Nazionalean, Tuterako Udaleko Kirol Bulegoetan eta Udalaren web-orrian.

D) Zenbatekoa:

63.000 euro oinarrizko kirola sustatzeko diru-laguntzetan, eta 10.000 euro ekitaldi puntualetarako diru-laguntzetan. Oinarrizko kirola sustatzeagatik, gehienez ere 13.000 euro denboraldiko; eta ekitaldi puntualeko, 1.500 euro gehienez.

E) Eskaerak aurkezteko epea:

Laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2018ko uztailaren 20ra bitarte, oinarrizko kirola sustatzearen kasuan eta 2018ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte egiten diren ekitaldi puntualak antolatzearen kasuan, baita materialen erabilera eta publizitate-espazioen ustiapena lagatzearenean ere. 2018ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egiten diren ekitaldi puntualetarako eskaerak jarduera izan baino hamabost egun lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira.

F) Justifikazioa:

Hogeita hamar egun naturaleko epean, emateko erabakia jasotzen denetik, bai jarduera puntualetan bai oinarrizko kirolaren sustapenean. Ekitaldi puntuala urte naturaleko azken hiruhilekoan egiten bada eta Udalak ez badu emateko erabakirik luzatu, 60 egun naturaleko epea izanen da, ekitaldia egiten den egunetik. Hurrengo urteko urtarrilaren 20a da nahitaezko eta gehieneko data.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1806897