Iragarkia
114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
116/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2018ko programa. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago jasota.
Ingurumen ikuskapenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztietan ingurumen arloko ikuskapen plan bat egonen dela, nazionala, eskualdekoa edo herri mailakoa, eta bermatuko dute, orobat, plan hori behar denean berraztertu eta eguneratuko dela.
2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira 5/2013 Legearen bidez, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei (KPKI) buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatu baitzuen (hura indarrik gabe utzi zuen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Dekretu Legeak), eta, zehatzago, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez.
Orobat, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira. Dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio industria jardueren ikuskapenaren eskumena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen bezala.
Ingurumena ikuskatzeko programan beharrezko informazioa biltzen da horren barreneko eta lehenetsitako ingurumeneko ikuskapenak egiteko, baita hura gauzatzeko beharrezko baliabideak ezartzeko ere.
Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Industrien Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2018ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.
2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
ERANSKINA
1.–SARRERA.
1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.
1.2. Eskumen esparrua.
1.3. Giza baliabideak.
1.4. Definizioak.
2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.
3.–PROGRAMAREN HELBURUAK.
3.1. Programaren helburu estrategikoak.
3.2. 2018ko berariazko helburuak eta proiektuak.
3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.
3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.
3.2.3. KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.
3.2.4. Hondakin uren isurketen laginketa eta neurketa.
3.2.5. Atmosferarako emisioen laginketa.
3.2.6. Programatu gabeko ikuskapenak.
3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.
3.2.8. Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.
3.2.9. Laburpen orokorra.
4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2017ko PROGRAMA BERRAZTERTZEA.
4.1. Programaren berrazterketa orokorra.
4.2. 2017ko Ikuskapen Programan identifikatutako ingurumen arazo orokorrak berraztertzea.
I. ERANSKINA.–Aplikatu beharreko araudia.
1. Legedi orokorra.
2. Atmosfera.
3. Hondakinak.
4. Hondakin urak.
5. Zaratak eta bibrazioak.
6. Lurzoru kutsatuak.
7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.
II. ERANSKINA.–Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.
III. ERANSKINA. –Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzearen arriskuak ebaluatzeko metodologia.
ERANSKINA
1.–SARRERA
1.1.–Aurrekariak eta lege esparrua.
Ingurumen Departamentua joan den mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoko ingurumenaren kalitatea hobetzeko. Horrela, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.
Hastapenean, ikuskapena egiteko, partikularren salaketa behar zen, edo ustekabeko egoera bat, edo instalazioen azterketa bat jarduteko lizentzien tramitazioa prozesuan. Arlo horretan, programatutako ikuskapenek portzentaje txiki bat osatzen zuten departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.
Gai honi buruzko Europako araudia eta dokumentazioa argitaratu ondoan, ikuspegia zabaldu da, planteamendu estrategikoak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, hartan erabili dira baliabideak.
Helburu horri helduta, Ingurumena Ikuskatzeko Atala sortu zen 2003an, eta 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak prestatu dira, funtsezkoak direnak industria jardueretan ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan. Ingurumena Ikuskatzeko Atala, gaur egun, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atala deitzen da, eta horren barnean dagoen Kalitate Kontrolaren Bulegoak egiten ditu aipatutako programak
Programa horiek sortzeko, Impel sarearen ekimenez Europar Batasunak ingurumeneko ikuskapenetarako ezarritako irizpideei jarraitzen zaie. Hala, estatu kideek irizpide berdintsuak erabiltzen dituzte ikuskapenarekin, plangintzarekin eta ikuskapenen ebaluazioarekin zerikusia duten alderdietan. Halaber, Departamentua REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea da.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.
Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo herri-mailakoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, egokia denean, eguneratuko dela.
2007ko urtarrilean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, eta harrezkero Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.
Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak). Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela 44. artikuluak zehazten da zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.
Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko neurriak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.
Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2018ko programa prestatzean, hortaz, 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoa bete da. Tresna horretan oinarrituta, ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta aurreko urteetako planen jarraipena ere bai.
Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi baimenduen txostenak, salaketak...).
Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:
–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.
–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.
–Isurketak bilgailuetara eta ubideetara.
–Atmosferara emisioak, konfinatuak eta difusoak, usainak barne.
–Zarata.
–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.
Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 16/2002 Legea ezartzearen (1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak indargabetua) eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “nork kutsatu, hark ordaindu” printzipioari eta kutsaduraren kontrol integratuaren bidez kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz
Nafarroan ikuskapenetako batzuk departamentuko langileek egiten dituzte, eta zenbait instalaziotan, aldiz, hondakin uren eta atmosferako emisioen isurketen laginketak Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoak egiten ditu, ikuskapenak egiteko entitate baimendua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera, eta laborategi baimendua, UNE-EN ISO/IEC 17.025:2005 arauaren arabera.
Gainera, hondakinen lekualdaketei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko ekainaren 14an emandako 1013/2006/EE Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du ikuskapenak egin behar zaizkiela establezimendu eta enpresei, 2006/12/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta tokian bertan kontrolatu hondakinen garraioa edo kasuan kasuko balorizazioa edo deuseztapena. 2017. urtean, SEPRONAk burutu zituen egiteko horiek, eta, 2018. urtean ere, haren esku egonen dira.
Bi egile horiek 2004tik hona ikuskapen hauek egin dituzte:
URTEA | LGIETATAD | BESTELAKOAK | GUZTIRA |
2004 | 196 | 104 | 300 |
2005 | 195 | 68 | 263 |
2006 | 136 | 131 | 267 |
2007 | 174 | 142 | 316 |
2008 | 164 | 80 | 244 |
2009 | 194 | 64 | 258 |
2010 | 141 | 64 | 205 |
2011 | 141 | 65 | 206 |
2012 | 138 | 65 | 203 |
2013 | 146 | 56 | 202 |
2014 | 93 | 41 | 134 |
2015 | 97 | 31 | 128 |
2016 | 130 | * | 130 |
2017 | 131 | * | 131 |
(*) Laginketak (atmosfera eginiko 14 emisiorenak eta 27 isurketarenak) Departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan. | |||
1.2.–Eskumen esparrua.
Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari dagokio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala; izan ere, plangintza estrategikoaren segimenduaren, jardueren ikuskapenaren eta kontrolaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitzen zaizkio, eta, zehazki honako hauek:
a) Ingurumen arloko jarraipena bermatzeko behar diren zaintza, kontrol eta ikuskapen ekintzak egin eta Oihanak Zaintzeko Atalarekin koordinatzea.
b) Industria eta abeltzaintza jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapeneko planak prestatu eta gauzatzea.
c) Industria eta abeltzaintza jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea atmosferara egiten diren emisioei dagokienez, eta horren barrenean daude berotegi efektuko gasak, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.
d) Ingurumen kontrolaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo agintzen zaizkionak.
1.3.–Giza baliabideak.
Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita eskura dauden giza baliabideekin garatuko da programa. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola KPKI jarduerak eta KPKItik kanpoko jarduerak baimentzea, aire kalitatearen kudeatzea, zarata kudeatzea...
Adierazi behar da 2018ko Planak ezartzen duela ikuskapenak ingurumeneko bektoreen arabera egitea, instalazioen ingurumen inpaktua ondorio bakar bati (isurketak eta emisioak) oso loturik dagoenean eta bisitaldian bertan gauzatzen ahal denean. Horrek ez du galarazten bisitan bestelakoak aztertzea.
Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek, ENAC erakundeak ikuskapenak egiteko entitate baimendua den aldetik, ura neurtzeko eta laginak hartzeko lanak eginen dituzte ibaira eta bilgailura isurketa nabarmenak egin dituzten instalazio batzuetan, baita atmosferara eginiko emisioen fokuetako laginak hartzekoak ere, ENAC erakundeak laborategi izateko baimendua den aldetik. Jarduketa horiek eta departamentuko langileen ikuskapen bisitak batera egin beharko dira, ahal baldin bada.
1.4.–Definizioak.
Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, eta termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen dira, dokumentu honen ondorioetarako.
–Ikuskapen programa: dokumentu honen ondorioetarako, Ikuskapen Programa esparru dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.
–Lurralde esparrua: ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.
–Ikuskapena: dokumentu honen ondorioetarako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan ageri dena izanen da “ikuskapen” hitzaren definizioa; hau da: “agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen-baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea”.
Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak, jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak egiaztatzea, eta instalazioaren ingurumen kudeaketa egokitzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.
Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, Programak instalazioetara bertara bisita egitea eskatzen duten ikuskapenetan jarriko du lehentasuna (bisita duten ikuskapenak), eta ez hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatzea eskatzen dutenenetan (ikuskapen dokumentala). Gehienak azken motakoak dira.
–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.
–Ikuskapen ez sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.
–Langile ikuskatzaileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.
–Arriskuen azterketa: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen azterketa” deitzen zaio Ikuskapenen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako alderdiak) hautatzeari.
2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA
2018n izanen du indarra ikuskapen programak. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute.
Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2018an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.
3.–PROGRAMAREN HELBURUAK
3.1.–Programaren helburu estrategikoak.
Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Hauexek dira helburuak, gutxienez ere:
a) Ingurumen araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak egiaztatzea.
b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).
c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.
d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.
e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.
f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.
g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.
h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.
i) Bermatzea hondakinak mugaz haraindi lekuz aldatzeari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.
3.2.–2018ko berariazko helburuak eta proiektuak.
Honako alor nagusi hauek ditu Ingurumenaren Ikuskapenerako 2018ko Programak:
a) Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.
b) Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.
c) KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.
d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).
e) Hondakin uren laginketa eta neurketa.
f) Atmosferarako emisioen laginketa.
g) Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.
h) Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.
Ondoko taulan bilduta daude 2018ko ekitaldirako programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoak garatzeko. Berrikusketa bat egin da 4.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten proiektuetarako
PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA | ERREFERENTZIA | PROIEKTUA | HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA |
Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea | 2018/01 | KPKI jarduerak ikuskatzea | Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak. Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin. KPKI jarduera berrien ikuskapena martxan jartzen direnetik urtebetera egitea |
Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea. | 2018/02 | Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea. | Itxitako jarduerak ikuskatzeko programen helburua haien egoeraren jarraipena egitea eta Ixteko plana ondo bete dela egiaztatzea da |
KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea | 2018/03 | KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea | Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea. |
Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...). | 2018/04 | Programatu gabeko gaztiguak eta ikuskapenak | Bisitadun ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz. |
Hondakin uren laginketa eta neurketa. | 2018/05 | Hondakin uren laginketa eta neurketa. | Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate baimenduen kargura. |
Atmosferara eginiko emisioen laginketa. | 2018/06 | Atmosferara eginiko emisioen laginketa. | Atmosferara eginiko emisioen laginketa, laborategi baimenduaren kargura. |
Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea. | 2018/07 | Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzea. | Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua). |
Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea. | 2018/08 | Sakanako Mankomunitatearen hondakindegia | Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea. |
2018/09 | Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia | Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea. | |
2018/10 | Zarata, estanpatze fabrika baten aldirietan. | Zarata maila apaltzea. | |
2018/11 | Isuri industrialek Olaztiko hondakin uren araztegian duten eragina zuzentzea. | Industria instalazio bati jarritako neurri zuzentzaileak nola gauzatu diren kontrolatzea. Hiri araztegiaren jardueraren jarraipena egitea. | |
2018/12 | Usainak konpostategi batean. | Usain maila apaltzea. | |
2018/13 | Isurketa bat Villatuertako industrialdearen aldirian | Egoeraren jarraipena. | |
2018/14 | Partikula jalkikorrak Ororbian | Emisioak murriztea. | |
2018/15 | Emisioak Vianako eta Logroñoko aldirietan. | Instalazio industrial batean emisioak murriztea |
3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.
Abuztuaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute Legegintzako Errege Dekretu horren 16. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen arloak ikuskatzeko sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko du.
Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (Redia) barrenean adostutako metodologia aplikatuta. IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ukitutako instalazioei egokituta egin da. Orobat, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei ere aplikatzen zaie metodologia hori, egokitzapenen batekin.
Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren eta prebentzioaren arloko araudiek ukitutakoak, zeinei erantsi baitzaizkie Emisio Industrialei buruzko Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo KPKI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:
JARDUERAREN KATEGORIA | 2017ko INSTALAZIO KOPURUA | 2018ko INSTALAZIO KOPURUA | |
1 | Errekuntzako instalazioak | 4 | 4 |
2 | Metalak ekoitzi eta eraldatzea | 21 | 19 |
3 | Mineralen industriak | 9 | 9 |
4 | Industria kimikoa | 5 | 5 |
5 | Hondakinen kudeaketa | 20 | 30 |
6 | Papera eta kartoia | 5 | 5 |
7 | Ehungintza industria | 1 | 1 |
9 | Nekazaritzako elikagaien industria | 23 | 28 |
Abere industria | 99 | 101 | |
10 | Disolbatzaile organikoen kontsumoa | 6 | 6 |
11 | Karbonoaren industria | 1 | 1 |
GUZTIRA | 195 | 209 | |
Ukitutako instalazioei aplikatu zaie arriskuak aztertzeko metodologia eta emaitza hau lortu da:
JARDUERAREN KATEGORIA | 5. ARRISKU MAILA | 4. ARRISKU MAILA | 3. ARRISKU MAILA | 2. ARRISKU MAILA | 1. ARRISKU MAILA | GUZTIRA 2018 | |
1 | Errekuntzako instalazioak | 0 | 0 | 1 | 3 | 0 | 4 |
2 | Metalak ekoitzi eta eraldatzea | 5 | 7 | 5 | 2 | 0 | 19 |
3 | Mineralen industriak | 0 | 5 | 4 | 0 | 0 | 9 |
4 | Industria kimikoa | 2 | 2 | 0 | 1 | 0 | 5 |
5 | Hondakinen kudeaketa | 7 | 7 | 5 | 8 | 3 | 30 |
6 | Paperaren eta kartoiaren industria | 1 | 1 | 2 | 1 | 0 | 5 |
7 | Ehungintza industria | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
9 | Nekazaritzako elikagaien industria | 0 | 5 | 16 | 5 | 2 | 28 |
Abeltzaintza intentsiboa | 0 | 1 | 16 | 56 | 28 | 101 | |
10 | Disolbatzaile organikoen kontsumoa | 2 | 3 | 1 | 0 | 0 | 6 |
11 | Karbonoaren industria | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
GUZTIRA | 18 | 31 | 51 | 76 | 33 | 209 | |
3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.
96/61 Zuzentaraua ezarri zen, eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez eraman zen; lege horrekin batera sartu zen indarrean Ingurumen baimen integratua, eta, ordutik, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.
Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian Nafarroan erabaki da titularrari proiektu bat aurkezteko eskatzea, ixteko prozesuan bete behar diren ekintzak jasotzen dituena, eta instalazioak itxi eta gero bete beharko dituen baldintzak jasotzen dituen Ebazpen bat onestea. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.
Egoera berean daude beste instalazio gutxi batzuk ere: Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea aplikatzearen ondorioz Ingurumen baimen integratuaren barruan sartuta daude, baina ez die 1/2016 Errege Dekretu legeak eragiten.
Ez dira talde horretan sartzen, instalazioko aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren murrizketak direla-eta, orain 1/2016 Errege Lege Dekretuko I. eranskinean ezartzen diren atari mailetatik behera dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek Jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena KPKItik kanpoko jardueren taldean sartuko da Burutu gabe dauden instalazioak ere ez dira kontuan hartzen.
Nafarroan, 17 industria instalazio itxi dira.
Arriskua ebaluatu da itxieratik igarotako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak kontuan hartuta. Irizpide horren arabera, 7 instalazio daude 5. arrisku mailan eta 2018an eginen zaizkie bisitak; 6 daude 4. arrisku mailan eta 2019an eginen zaizkie bisitak, eta 4 daude 3. arrisku mailan; horiei 2020an eginen zaizkie bisitak
3.2.3. KPKItik kanpoko jarduerak ikuskatzea.
Zenbait enpresak potentzial kutsagarri nabarmena dute, nahiz eta KPKI izatera ez ailegatu, eta hortaz, indarreko araudia noraino betetzen duten egiaztatzeko, beharrezkoa da haiek ikuskatzeko programa bat sortzea. Honako hauek dira enpresa horiek aukeratzeko iturriak: hautatutako enpresen arriskuen ebaluazioan oinarritutako diagnostikoa, 2017an eginiko bisitak eta 2017an jasotako salaketak.
Ukitutako instalazioei arriskuak aztertzen dituen metodologia aplikatu zaie eta emaitza hau lortu da:
JARDUERAREN KATEGORIA | 5. ARRISKU MAILA | 4. ARRISKU MAILA | 3. ARRISKU MAILA | 2. ARRISKU MAILA | 1. ARRISKU MAILA | GUZTIRA 2018 |
Nekazaritzako elikagaien industria | 0 | 4 | 25 | 1 | 0 | 30 |
Disolbatzaile organikoen kontsumoa | 0 | 2 | 18 | 0 | 0 | 20 |
Hondakin arrisku gabeen kudeatzaileak | 0 | 1 | 18 | 0 | 0 | 19 |
Hondakin arriskutsuen ekoizleak | 0 | 1 | 10 | 0 | 0 | 11 |
Hondakin arriskutsuen ekoizle txikiak | 0 | 5 | 3 | 0 | 0 | 8 |
KPKI-Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko Foru Legea | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 |
Minda tratamendua | 0 | 0 | 3 | 0 | 0 | 3 |
Isurketa | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 2 |
GUZTIRA | 0 | 14 | 80 | 1 | 0 | 95 |
Zerbitzuko langileek lehentasuna duten bisitak egin eta gero ikuskatuko dira proiektu horretan zerrendatutako jarduerak Ekitaldi honetarako, 12 enpresa hautatu dira 4. arrisku mailako 4, eta 3. mailako 8.
3.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.
27 instalazio hautatu dira, ur hondakinen isurketa garrantzitsuak sortzen dituztenak. Haietan, Departamentuko langileen ikuskapenak loturik darama GAN sozietate publikoko langileek laginak hartzea, haiek azterketarako laborategi baimendu batera igortzeko eta emisioen muga balioak betetzen ote diren egiaztatzeko. GAN sozietateak ikuskapen erakunde gisa jarduteko baimena du UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.
Instalazio horien laginketak eta neurketak 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden 20 jarduera hartzen ditu, eta eraginpetik kanpoko beste 7.
3.2.5. Atmosferara eginiko emisioen laginketa.
Joan den urtean bezala, 13 instalazio hautatu dira, atmosferara emisioak igortzen dituzten 14 foku dituztenak. Haietan, Departamentuko langileen kargurako ikuskapen bisitak loturik darama GAN sozietate publikoko langileek kutsagarrien laginak hartzea eta azterketak egitea. GAN erakundea laborategi baimendua da UNE-EN ISO/IEC 17.025:2005 arauaren arabera. Laginak aztertu behar dira, edo hartu eta azterketarako igorri laborategi baimendu batera, emisioen muga balioak betetzen diren egiaztatzeko. Lehendabizi, isurketa fokuen irisgarritasuna aztertzen da, baita laginketarako ataka UNE-EN 15.259 Araura egokitzen den ere.
815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ditu instalazio horiek guztiak.
Aurreko urtean bezala eta hondakin uren laginketak hartzean bezala, laborategi baimenduaren bidezko laginketa Departamentuko langileekin batera eginen da, bat-bateko arrazoiek galarazten ez badute behintzat. Txosteneko emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.
3.2.6. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).
Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, arriskuak edo ingurumeneko kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.
3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak ikuskatzea.
Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugatik haraindi mugitzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea 2017. urterako, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.
Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira, kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.
Ukitutako jarduerei, enpresei, agenteei eta tratulariei egin zaizkie arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:
JARDUERAREN KATEGORIA | 2017ko INSTALAZIO KOPURUA | 2018ko INSTALAZIO KOPURUA |
Hondakin arriskutsuen garraioa | 3 | 6 |
Hondakin ez-arriskutsuen garraioa | 11 | 22 |
GUZTIRA | 14 | 28 |
Orain ukitutako zer instalaziori buruz dagoen informazioa, horiei aplikatu zaie arriskuen azterketaren metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta ondoko emaitza eskuratu da:
JARDUERAREN KATEGORIA | 5. ARRISKU MAILA | 4. ARRISKU MAILA | 3. ARRISKU MAILA | 2. ARRISKU MAILA | 1. ARRISKU MAILA | GUZTIRA |
Hondakin arriskutsuen garraioa | 5 | 1 | 0 | 0 | 0 | 6 |
Hondakin ez-arriskutsuen garraioa | 4 | 1 | 7 | 10 | 0 | 22 |
GUZTIRA | 9 | 2 | 7 | 10 | 0 | 28 |
Arriskuen azterketan oinarrituta, 4. eta 5. arrisku mailetan dauden instalazio guztiak eta 3., 2., eta 1. mailetan dauden hamar instalazio ikuskatzea erabaki da. 21 instalazio guztira.
3.2.8. Ingurumeneko arazoak identifikatu, konpondu edo txikiagotzea.
Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat nabarmena denean industria jarduerak direla ingurumenaren arazoaren arrazoia. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.
Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:
1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.
2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.
3. Esku-hartze administratiboa, ukipena edo arazoa kontrolatzeko.
4. Fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin koordinatuta egotea.
5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.
3.2.9. Laburpen orokorrak.
Hauexek dira 2018eko programan eginen diren ikuskapenak:
a) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).
–Ikuskapen bat 5. arrisku mailako instalazioei, urtean behin ikuskatu behar direnei (18 instalazio).
Adierazi behar da instalazio horietako lauri sei hilabetean behin egin behar zaiela bisita, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategorikoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzea dakar. Urtean zehar egindako bisitetan gabezia larriak hautematen badira, beste bisita bat egin beharko da, nahitaez.
–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak izan ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (24 ikuskapen), edo isurketen edo emisioen laginketak egin behar direnetan.
–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei, azken hiru urtean ikuskatuak izan ez badira (58 ikuskapen), edo isurketen edo emisioen laginketak egin behar direnetan.
Beraz, 100 ikuskapen egin behar dira 2018an 815/2013 Errege Dekretuaren araberako instalazioetan (jardunean daudenetan).
b) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (itxitakoak).
Instalazioak aztertu eta gero, itxitako 7 KPKI instalaziotara bisitak egitea erabaki da.
c) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak.
Instalazioak azterturik, erabaki da bisita egitea 4. arrisku mailako hamalauetatik lautan eta 3., 2. eta 1. arrisku mailetako laurogeita bietatik zortzitan.
Hortaz, 815/2013 Errege Dekretuan sartuta ez dauden instalazioetan, 12 ikuskapen eginen dira 2018an.
d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).
Aurreko urteen antzera, kalkulatu da 20 bisita programatu gabe eginen direla 2018an.
e) Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzea.
5. mailako bederatzi instalazioetako garraioak aztertuko dira, 4. mailako biak eta 3., 2. eta 1. mailetako hamazazpietatik hamar. Guztira, 21 instalazio kontrolatu beharko dira.
Hala, 2018eko Ikuskapen Planaren barneko bisitak, guztira, hauek dira:
ARRISKU INDIZEA | JARDUNEAN DAUDEN KPKI-AK | |
INSTALAZIOAK | 2018KO INSTALAZIOAK | |
5 | 18 | 18(+4)* |
4 | 31 | 24 |
3-2-1 | 160 | 59 |
KPKI-AK GUZTIRA | 209 | 101 |
(*) Gabeziak larriak dituzten lau instalazioei bi bisita egiten zaizkie. | ||
ARRISKU INDIZEA | ITXITAKO KPKI-AK | |
INSTALAZIOAK | 2018KO INSTALAZIOAK | |
5 | 5 | 5 |
4 | 2 | 0 |
3-2-1 | 9 | 2 |
KPKI-AK GUZTIRA | 16 | 7 |
ARRISKU INDIZEA | KPKI-AK EZ DIRENAK | |
INSTALAZIOAK | 2018KO INSTALAZIOAK | |
5 | 0 | 0 |
4 | 15 | 4 |
3-2-1 | 78 | 8 |
KPKI-AK EZ DIRENAK GUZTIRA | 93 | 12 |
PROGRAMATU GABEKOAK GUZTIRA | -- | 20 |
ARRISKU INDIZEA | HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO | |
INSTALAZIOAK | 2018KO INSTALAZIOAK | |
5 | 9 | 9 |
4 | 2 | 2 |
3-2-1 | 17 | 10 |
HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO LEKU ALDAKETAK | 28 | 21 |
2018KO BISITAK GUZTIRA | 161 |
Azken hiru urteekin alderatuta, bisita kopurua handiagoa da, itxitako instalazioak sartu direlako programan eta mugaz haraindiko hondakinen lekualdaketen ikuskapenek gora egin dutelako.
4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO
2017KO PROGRAMA BERRAZTERTZEA
4.1.–Programaren berrazterketa orokorra.
Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta “ikuskapen espediente bat” sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).
Ikuskapen txostenek bat egiten dute REDIA ikuskapen sareak proposatutako formatuarekin. Puntu jakin batean zehazten da horien baldintzak noraino betetzen diren, eta 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpekoen kasuan, Departamentuaren webgunean argitaratzen dira.
2017. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko:
IRAM KATEGORIA | AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK | EGINDAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK | % | |
KPKI | I. (5) | 18 | 18 | 100 |
II. (4) | 19 | 19 | 100 | |
III. (3-2-1) | 56 | 55 | 98 | |
KPKIak ez direnak | I. (5) | 1 | 1 | 100 |
II. (4) | 4 | 4 | 100 | |
III. (3-2-1) | 7 | 6 | 86 | |
Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak. | 7 | 3 | 43 | |
2017ko planeko ikuskapen programatuak | 112 | 106 | 95 | |
2017ko programatu gabeko ikuskapenak | 20 | 25 | 125 | |
GUZTIRA | 132 | 131 | 99 |
Asko izan dira guztira egindako ikuskapenak, aurreikusitakoen aldean, guztizkoaren %95. 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen dituen instalazioen artetik, 4. eta 5. mailetako guztiak bisitatu dira eta 3. mailako guztiak bat izan ezik. 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen dituen instalazioen artetik ez da bisitatu 3. mailako instalazio bat.
Ikuskapen planean jasota ez zeuden 25 ikuskapen egin dira guztira, aurreikusitako 20en aldean, eta egoera hauei zegozkien: instalazioa zabaltzea (1), instalazioa ixtea (2), eskakizunak betetzen direla egiaztatzea (10), salaketak (8), Ingurumen baimen integratua tramitatzeko prozesuan eginiko azterketa (3) eta emisio balioak gainditzea (1)
Instalazioen isurketei dagozkien laginketak eta neurketak, kreditatutako ikuskapen entitateari dagozkionak, denak egin dira. Kasu batean ez da laginketarik egin emisio guneetan, guneak egokitzeko arazoak izan direlako eta instalazioaren jarduera oso txikia delako.
2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.
ADIERAZLEAK | EGINDAKO BISITAK | ZEHAPEN ESPEDIENTEA IREKITZEKO PROPOSAMENAK | PROGRAMAKO TXOSTEN ONEN KOPURUA | POROGRAMAKO TXOSTEN EGOKIEN KOPURUA | POROGRAMAKO TXOSTEN DESEGOKIEN KOPURUA | |
2016 | N | 130 | 11 | 20 | 7 | aurreikusitakoen |
%78 | 98 | 8 | 19 | 7 | 74 | |
2017 | N | 131 | 12 | 25 | 15 | aurreikusitakoen |
%63 | 99 | 9 | 24 | 15 | 61 |
ADIERAZLEAK | OSO AKATS GARRANTZITSUAK | AKATS GARRANTZITSUAK | GARRANTZIA GUTXIKO AKATSAK | AKATSAK, GUZTIRA | |
2016 | N | 42 | 203 | 148 | 393 |
Batezbestekoa | 0,32 | 1,56 | 1,14 | 3,02 | |
2017 | N | 80 | 178 | 101 | 359 |
Batezbestekoa | 0,63 | 1,39 | 0,79 | 2,81 |
Zehapen espedientea irekitzeko proposamena sortzeko eta akatsak kontatzeko, ikuskapen bisitak baino ez dira aintzat hartu, ez beste kontrol batzuk (laborategi baimendu batek edo ikuskapen entitate baimendu batek egindako txostenak...).
Bi urteri dagozkien adierazleak baino ez ditugu oraindik, beraz, goizegi da ondorioak ateratzeko. Datu horiekin ondorioztatzen ahal da:
–Ikuskapen programaren betetze ehunekoa altua da.
–Bi urteetan, zehapen espedienteen kopurua antzekoa izan da.
–2017ko txostenetan erregistratutako akatsen guztizko kopurua txikiagoa da: oso akats garrantzitsuen kopuruak gora egin du, baina akats garrantzitsuen eta garrantzia txikikoen kopuruak behera egin du.
4.2.– 2017ko Ikuskapen Programan identifikatutako arazo orokorren berrazterketa. 2017ko Programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtean zehar eta 2018rako aurreikuspena: |
ERREFERENTZIA | INSTALAZIOAK | ARAZOAK | 2017KO EGOERA | 2018KO EGOERAREN AURREIKUSPENA |
2017/07 | Sakanako Mankomunitatearen hondakindegia | Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea. | –Aurreko ikuskapenetan hauteman diren akats batzuk hobetu dira. –Baimenean ageri ez den gune batean hondakinak isurtzen dira. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/08 | Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia | Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea. | –Aurreko urteetan hautemandako akatsek irauten dute. –Bi esparru hobetu dira: isurketa gunea eta gai lurrunkorren bilketa. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/09 | Zarata, estanpatze fabrika baten aldirietan | Zarata maila apaltzea | –Titularrak ez du akatsak zuzentzeko neurririk hartu, beraz, ingurumenari dagokionez, egoera bera da. –Pantaila akustiko bat jartzea onartu da, baina Udalak ez du oraindik jarduera lizentziarik eman. –Agoitzeko epaitegiak, epai baten bidez, adierazi du titularra behartuta dagoela auzokoei kalteak ordaintzera. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/10 | Metal maila altuak Cintruénigoko hondakin uren araztegian | Arazoa identifikatzea eta metal kontzentrazioaren maila apaltzea | –Ez dugu horri loturiko arazoen berririk izan 2017an –Hori dela eta, arazo zehatzen taldetik aterako da. | –Ikuskapen programatik ezabatu da. |
2017/11 | Isuri industrialek Olaztiko hondakin uren araztegian duten eragina zuzentzea. | Industria instalazio batean neurri zuzentzailea gauzatu den ala ez kontrolatzea Hiri araztegiaren jardueraren jarraipena egitea. | –Urtean zehar enpresaren hondakin uren araztegiaren abiaraztea egiaztatu da. Hala ere, egiaztapen hori berandu egin da, jarduera handieneko kanpaina erdibidean zelarik, eta, ondorioz, ezin izan dira emaitza hoberenak lortu. –Ur kontsumoa optimizatzeko neurri batzuk hartu dira, baina ez dira nahikoa izan hiri araztegiaren funtzionamendu egokia lortzeko. –Egun, hurrengo pausoak egiteko zain gaude: erregulazio biltegi bat instalatuko da eta hondakin uren araztegira doazen isurien karakterizazioa eginen da araztegia handiagotzea beharrezkoa den ala ez ikusteko. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/12 | Usainak konposta egiteko instalazio batean. | Usain maila apaltzea. | –Urtean zehar ez da usainei loturiko kexarik jaso. –Herri lurrak Funesko Udalari itzuli dizkio epaileak. –Instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko pausoak eman dira eta, hala, konpostegiaren kontrola Planaren barnean sartuko da. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/13 | Isurketa bat Villatuertako industrialdearen aldirian. | Lurzoruaren gaineko ukipenak zuzentzea eta industria isurketa galaraztea euri uren sarean. | –Urtean zehar instalazio horretako ur industrialen sarea aztertu da, eta euri uren sarearekin duen lotura zuzendu da. –Instalazio horretatik Lizarrako araztegira doan kolektorea konpondu da; izan ere, Lizarrako hondakin uren araztegian, noizean behin, isurketa zuzenak egin izan dira Irantzuko ubidera. –Araztegi bat ezarri da kromo isuriak tratatzeko, eta araztegiaren barrutian jarioak minimizatu dira. –Salaketa penal bat dagoenez, ezin izan da isurketak ukitutako lurren eremuko kutsadura kendu, ez eta euri uren sareko hodiak konpondu ere. Ekintza horiek aurrerago eginen dira. –Isurketa industrialen eta euri uren sarearen arteko ustekabeko lotura bat kendu da. –2018an egoeraren jarraipena egin behako da, arazoa konpondutzat jo baino lehen. | –Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
2017/14 | Partikulak galdategi baten inguruan. | Emisioak murriztea. Enpresak hartutako neurrien jarraipena eta erreklamazioen kudeaketa. | –Arazoak sortzen zituzten emisioen jatorri gunea aurkitu zen. –Titularrak presio neurgailu bat jarri zuen jatorri gunean iragazkietako hausturak istantean hautemateko. –Emisioa bigarren iragazki batera bideratu zen, mahuka iragazki batera, hain zuzen. –Emisioa txikiagotu denez, arazoa konpondutzat jo da, orain dagoen partikula emisioa legeak ezatzen dituen mugen azpitik baitago. | –Ikuskapen programatik ezabatu da. |
2017/15 | Partikula jalkikorrak Ororbian. | Emisioak murriztea. | –Ustekabeko emisioak eragiten dituzten egoerak identifikatu dira. –Partikulen emisio foku bat deuseztatu da eta beste baten emisioen gehieneko balioa murriztu da. –Zendeako Udalak eta Ororbiako kontzejuak berriro aurkeztu dituzte kexak. | Ikuskapen Programari eutsiko zaio. |
Informazio hori kontuan hartuta, 2017/10 eta 2017/14 erreferentziak Programatik ezabatu dira eta gainerakoei eutsi egin zaie.
I. ERANSKINA
Aplikatu beharreko araudia
Aplikatu beharreko legedia, Programa garatzean kontuan hartu beharrekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumen zuzena dena da, honako hau, alegia:
1.–Legedi orokorra.
–4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.
–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.
–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.
–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Agindua. Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan; 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.
–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria isurketei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).
–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako emisioen Erregelamendua eta Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzea onesten duena.
–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
2.–Atmosfera.
–833/1975 Dekretua, Atmosfera Babesteari buruzko 38/1972 Legea garatzen duena.
–6/2002 Foru Dekretua, atmosferan gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak zehaztu eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.
–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa.
–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.
–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.
102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.
–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, isuri atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM-01 eta IT-ATM-02 jarraibide teknikoak onesten dituena.
3.–Hondakinak.
–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.
–1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duena.
–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.
–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.
–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamendua. Haren bidez aldatzen da 1013/2006 (EB) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa.
–180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak tokiz aldatzea arautzen duena.
–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak, PCB, Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak...).
4.–Hondakin urak.
–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko bilgailu publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak eratzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
5.–Zarata eta bibrazioak.
–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.
–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.
–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO-001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.
6.–Lurzoru kutsatuak.
–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.
–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.
7.–Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien emisioen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.
–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko informazioa eta ingurumen baimen integratuak ematea arautzen duena.
–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.
II. ERANSKINA
Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia
Operadoreak ingurumen arloko arauak edo baimenerako baldintzak betetzen ez dituenean jarduerak ingurumenean edo osasunean izaten ahal duen inpaktuari esaten zaio instalazio baten arriskua.
Arriskua ondorioen (eragina) larritasunaren araberakoa da, eta ondorio horiek gertatzeko duten aukeren araberakoa (probabilitatea).
Eragina, alde batetik, iturriaren menpe dago eta, bestetik, hartzailearen menpe (ingurunearen ahultasuna). Inpaktuaren irizpidearen bidez adierazten da.
Probabilitatea instalazioaren kokalekuaren, legeria betetzeko mailaren, ingurumen arloko baimenen, instalazioaren urteen, operadorearen jarreraren eta abarren araberakoa da. Operadorearen jokabide irizpideen bidez adierazten da.
Arriskua = Eragina * probabilitatea. |
a) Inpaktu irizpideak
Inpaktuaren irizpideak arrisku kategoriei lotzen zaizkie zuzenean eta, beraz, ikuskapenaren maiztasunari. Hauexek dira metodo horren oinarrizko printzipioak:
1. Puntuazio handienaren balioaren arabera zehazten da ikuskapenaren maiztasuna.
2. Ikuskapenaren maiztasuna maila bat gorago edo beherago eramaten ahal da, zein den operadorearen jokabidea.
3. Zenbat eta handiagoa izan puntuazioen batura, are handiagoa da ikuskapen denbora.
Hauexek dira arriskuak analizatzeko kontuan hartu diren inpaktu irizpideak:
1. Instalazio mota.
2. Emisioak airera.
3. Emisioak uretara.
4. Emisioak lurzorura.
5. Hondakinen transferentziak.
6. Osasunaren eta ingurumenaren gaineko inpaktuak: salaketa kopurua.
7. Tokiko ingurumenaren sentsibilitatea: instalazioaren kokalekua.
b) Jokabide irizpideak.
Operadorearen jokabidearen irizpideari -1 (ona) ematen ahal zaio, edo 0 (erdibidekoa) eta +1 (txarra). Jokabide onaren kasuan, puntu bana kentzen zaie inpaktu irizpideei, eta jokabide txarraren kasuan puntu bana gehitzen zaie. Horrela, inpaktuaren puntuazioa arriskuaren puntuazio bihurtzen da.
Hauexek dira ikuskapen maiztasunean maila bat gora edo behera egiteko erabiltzen diren operadorearen jokabidea baloratzeko irizpideak:
1. Baimenerako baldintzak betetzea/ez betetzea.
2. Operadorearen jarrera ez-betetzeen aurrean.
3. Instalazioan ingurumena kudeatzeko ezarrita dagoen sistema.
Ingurumen arloko arriskuaren ebaluazioa aplikatzetik ateratzen da instalazioen sailkapena, 5 arrisku kategoriatan hain zuzen, eta kategoria bakoitzari ikuskapen maiztasun bat esleituko zaio.
–5. arrisku kategoria/Ikuskapena urtean behin.
–4. arrisku kategoria/Ikuskapena bi urtean behin.
–1., 2. eta 3. arrisku kategoriak/Ikuskapena hiru urtean behin.
III. ERANSKINA
Hondakinak mugaz haraindi lekualdatzearen
arriskuak ebaluatzeko metodologia
Prozedura horren helburu nagusia metodologia bat garatzea da, hondakinak lekualdatzearen jarduera osoak berezkoak dituen arriskuen ebaluazioan oinarrituta. Metodologia horrek hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 1010/2006 Erregelamenduak (Europako Batzordeko 660/2014 Erregelamenduak aldatua) ezartzen dituen betebeharrak betetzea bermatu beharko du. Zehazki, arriskuak ebaluatzeko metodologia horren helburuetako bat galdatutako gutxieneko ikuskapen kopurua ezartzea izanen da. Hor sartzen dira: establezimenduetan bertan egindako kontrolak, eta enpresetan, agenteei, tratulariei eta hondakinen lekualdaketei eginikoak. Horrez gain, hondakin horien balorizazioen eta deuseztapenen kontrolak ere kontuan hartzen dira.
Ikuskapen planen esparruan sartzen den hondakinak mugaz haraindi lekualdatzearen arriskuak ebaluatzeko metodologiak mugaz haraindiko lekualdaketa horren prozesu osoan jartzen du arreta eta, kasu honetan, fase hauek ditu:
a) Lekualdaketa hasiko duten operadoreak eta instalazioak (jatorri puntua).
b) Lekualdaketa bera. Bide hauek baliatzen ahal dira: lurreko garraioa (errepide eta trenbide mota guztiak), itsasokoa eta airekoa.
c) Lekualdaketa bukatuko duten operadoreak eta instalazioak (helmuga puntua).
–Kontuan hartzen ditu hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen ezaugarri desberdinak, eta, hondakin arriskutsuak identifikatzerakoan, horiek definitzen dituzten arauei jarraitzen die, bereziki, hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/EE Zuzentarauak dioenari. Gainera, urteko mugaz haraindi eramaten ahal den hondakin kantitatea ezartzen du.
–Azken bi urteetan hondakinen mugaz haraindiko zenbat lekualdaketa egin diren jasotzen du, eta zer bide (lur , ur edo aire bideak) baliatu den, eta, ondorioz, zeharka, zer garraio mota erabili den.
–Kontuan hartzen ditu hondakinak inportatzen edo esportatzen dituzten instalazioek giza osasunean eta ingurunean duten inpaktu erreala eta inpaktu potentziala. Gainera, enpresak jardueraren arabera berezko duen ingurumen arriskua kontuan hartzen du.
–Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketa horren azken helmugak (balioztatzea edo ezabatzea) arriskuan duen eragina hartzen du kontuan.
–Jardueraren edo instalazioaren titularrak ingurumen kudeaketaren sistemaren batean (adibidez, EMAS edo ISO 14000) parte hartzen duen ala ez aintzakotzat hartzen du. Parte hartze hori jardunbide positibotzat jotzen da, instalazioaren edo jardueraren ingurumen jokaera hobetzea baitu helburu.
–Alde batetik, operadorearen azken bi urteetako historiala hartzen du kontuan, bai hondakinen legez kanpoko lekualdaketei dagokienez, bai legez kanpoko jarduera administratiboei dagokienez, eta, beste batetik aldetik, jardueraren edo instalazioaren titularraren kontra izapidetu diren zigor espedienteak begiratzen ditu; gero, horrek guztiak ingurumenean, zentzu zabalean hartuta, izaten ahal dituen eraginak eta ondorio kaltegarriak baloratzen ditu.
–Kontuan hartzen du ingurumena babestearekin bat ez datozen jarrerak direla-eta operadoreari galdatzen ahal izan zaion erantzukizun penala. Ondorio horietarako, jardueraren edo instalazioaren operadoreari egozten ahal zaizkion ingurumenaren aurkako delituak aztertzen ditu.
–Momentuan eskuragarri dagoen informazioa hartzen du abiapuntutzat, eta ingurumen organoei jardunbide bat eskaintzen die haien analisiak errazteko.
Lehen azaldu bezala, kalteen munta Inpaktu irizpide hauen arabera ezarriko da:
–Lekualdatutako hondakinen arriskugarritasuna.
–Urtean eramandako hondakin kantitatea.
–Azken bi urtean egindako lekualdaketen kopurua
–Garraio mota.
–Ingurumen eraginaren maila.
–Hondakinen azken helmuga.
Inpaktu Irizpide guztiak (II) 1etik 5era bitarteko puntuazio baten bidez adierazten dira (1 balio txikiena da eta 5 arriskugarritasun maila handiena). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 0 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, Inpaktu Irizpide guztiek pisu bera dute Inpaktu Irizpideen puntuazioak zuzenki lotuta daude arriskuarekin eta, ondorioz, ikuskapenen maiztasunarekin ere bai. Hala, zenbat eta handiagoak izan Inpaktu Irizpideetako balioak, orduan eta maizago ikuskatu beharko dira jarduera edo instalazio horiek.
Arriskugarritasuna eta azken bi urteetan lekuz
aldatutako hondakinen kantitatea
1. eta 2. tauletan adierazten dira baliatutako irizpideak.
1. taula.– Lekuz aldatutako hondakinen balorazioa, arriskugarritasuna oinarri hartuta.
LEKUZ ALDATUTAKO HONDAKINAREN ARRISKUGARRITASUNA | BALORAZIOA |
Hondakin arriskutsua | 5 |
Hondakin ez-arriskutsua | 1 |
2. taula.–Azken bi urteetan lekuz aldatutako hondakinen kantitatea jasotzen ditu.
URTEAN LEKUALDATUTAKO HONDAKIN KANTITATEA (t) | BALORAZIOA |
> 3.000 (*) | 5 |
2.000-3000(*) | 4 |
1.000-1.999 (*) | 3 |
500-999(*) | 2 |
< 500 (*) | 1 |
(*) Zifra horiek aldatu egin beharko dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira. | |
Azken bi urteetan egindako lekualdaketa kopurua
Urtean egindako mugimendu kopurua aztertzeko arrazoia honakoa da: zenbat eta lekualdaketa gehiago egin, orduan eta handiagoa da istripuak eta legez kanpoko ekintzak gertatzeko arriskua. 3. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.
3. taula.–Urteko lekualdaketen balorazioa, zifretan oinarrituta.
URTEKO LEKUALDAKETA KOPURUA | BALORAZIOA |
> 301 (*) | 5 |
201- 300 (*) | 4 |
101-200 (*) | 3 |
51-100 (*) | 2 |
<50 (*) | 1 |
(*) Zifra horiek aldatu egin beharko dira benetako mugimenduekin bat etortzeko, eta, egoki irudituz gero, tarteak ere aldatzen ahalko dira. | |
Garraio mota
Atal honetan, garraio mota aztertu nahi da, erregistratutako istripu eta ezustekoak kontuan hartuta. Istripu tasek lotura dute erabilitako garraio bidearekin eta motarekin, bai eta hautatuko garraio mota horren erabilera maiztasunarekin ere. Hala, istripuak izateko probabilitatea faktore horiekiko proportzionala izanen da.
Garraio mota guztiak hartzen dira kontuan: errepidez, trenez, urez edo airez. 4. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.
4. taula.–Garraio motaren balorazioa.
GARRAIO MOTA KALIFIKATZEA | BALORAZIOA |
Errepidez (*) | 1 |
Trenbidez (*) | 1 |
Airez (*) | 1 |
Ur garraioen bidez (*) | |
Mistoa (lekualdaketa berean garraio mota batek baino gehiagok parte hartzen dutenean) | 5 |
(*) 1etik 4ra bitarteko balio bat emanen zaio erabilitako bidearen istripuak edo gorabeherak izateko probabilitatearen arabera (1 emanen zaio arrisku txikiena duenari eta 4 arrisku handiena duenari). | |
Ingurumen ondorioen maila
Atal honetan baloratzen da inportazio- edo esportazio-espedientea hasi edo bukatu duten operadoreen instalazioek edo jarduerek ingurumenean duten eraginak zer maila duen. Balorazio horrek enpresak bere jarduera mota dela-eta berezkoa duen arrisku maila neurtzen du, eta balorazio horren araberakoa izanen da araudiak operadore horri galdatuko dion ingurumenaren babes maila, jardueran jarraitzeko edo instalazioek funtzionatzen jarraitu ahal izateko. 5. taulan azaldu dira aplikatutako irizpideak.
5. taula.–Ingurumenaren ebaluazio mailaren balorazioa.
INGURUMENAREN EBALUAZIO MAILA. | BALORAZIOA |
IBI | 3 |
Jarduera sailkatua | 2 |
Beste batzuk. Ingurumen jakinarazpen dokumentua. | 1 |
Hondakinen azken helmuga
Irizpide honek lekuz aldatu beharreko hondakinen azken helmugaren eragina baloratzen du, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ageri den hierarkiaren arabera Hala, jotzen da hondakinen deuseztapena helburu duten mugaz haraindiko lekualdaketetan balorizazioa helburu dutenetan baino handiagoa izanen dela eragina eta, ondorioz, baita arriskua ere. 6. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaion.
Hondakinen hazken helmuga baloratzea
AZKEN HELMUGA | BALORAZIOA |
Balorizazioa | 1 |
Deuseztatzea | 5 |
Operadorearen irizpideak
Lehen esan bezala, gertakarien probabilitateak lotura zuzena du operadorearen jokabidearekin. Jokabide hori Operadorearen Irizpideen neurtzen da. Operadorearen Irizpideak puntuazio hauen bidez kalkulatzen dira: -1, 0, +1. -1 = ona (arrisku maila murrizten du), 0 = erdibidekoa; eta 1 = txarra (arrisku maila handitzen du). Ezarritako haztapen faktorea (HF) = 1 da; beraz, kalkuluen ondorioetarako, Operadorearen Irizpide guztiek pisu bera dute. Operadorearen jarreraren emaitza aplikatutako irizpideen batezbestekoa da (-1etik, 0tik edo 1etik hurbilen dagoen zenbaki osora biribilduta).
Ingurumena kudeatzeko sistemak inplementatzea
Aintzat hartuko da enpresak bere borondatez ingurumena kudeatzeko sistemarik (adibidez, EMAS edo IDO 14000) inplementatu izana Jarduera bati loturiko Ingurumen adierazpena edo ingurumen kudeaketa sistema baten ziurtagiria izatea jarduera hori kontrolatzeko eta horren ingurumen arriskua kudeatzeko modu bat dela joko da Orobat, joko da horiek erakusten dutela operadorearen jokabidea arduratsua dela, bai ingurumenaren ikuspuntutik bai ikuspuntu ekonomikotik, eta, gainera, adierazten dutela jardueraren edo instalazioaren ingurumen jokabidea hobetzearekin engaiatuta dagoela
Balorazio horretan lehentasuna emanen zaio Komunitatearen Kudeaketa eta Ingurumen Ikuskaritza Sistemari (EMAS), zorrotzagoa baita ingurumenaren ikuspuntutik Inolako ingurumen sistemarik ez duten jarduera edo instalazioek jasoko dituzte balorazio txarrenak.
7. taula.– Ingurumena kudeatzeko sistemetan oinarritutako balorazioa.
INGURAMENA KUDEATZEKO SISTEMA. | BALORAZIOA |
EMAS-i atxikia | -1 |
ISO 14000 eta beste batzuk | 0 |
Ez du sistemarik edo ez dugu informaziorik | +1 |
Operadorearen jokabidea
Atal honetan baloratuko da zer erreakzio duen operadoreak desbideratze bat, gorabehera bat edo eskakizun bat dela-eta.
8. taulan adierazi da zer irizpide hartu behar diren horiek aplikatzeko.
Nahiz eta irizpide honen ebaluazioan ikuskatzailearen pertzepzioa funtsezkoa den, ahalik eta balorazio objektiboena egiteko asmoz, 8. taulan adierazitako irizpideak aplikatuko dira:
8. taula.–Operadorearen jokabidea.
OPERADOREAREN JOKABIDEA | BALORAZIOA |
Erreakzio proaktiboa. Operadoreak berehala erreakzionatzen du desbideratze edo ezusteko bat gertatzean, eta istantean ematen die ingurumen organoei gertaera horien berri, administrazioak zerbait egiteko eskatu baino lehen. | -1 |
Erreakzio egokia. Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epean erantzutea. | 0 |
Erreakzio geldoa edo negatiboa. Ingurumen organoak egindako eskakizunei edo deiei epez kanpo erantzutea. Ikuskapenetan elkarlanekoa ez den jarrera izatea. | +1 |
Legez kanpoko lekualdaketen inguruko datuak
Operadorearen Irizpide honek baloratzen du zenbat aldiz atzeman duten operadore hori legez kanpoko hondakin lekualdaketak egiten. 9. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean. Hondakinen lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2006ko ekainaren 14ko (EB) 1013/2006 Erregelamenduaren 2.35 artikuluko definizioetan adierazten direnak izanen dira legez kanpoko lekualdaketak.
9. taula.–Legez kanpoko lekualdaketen balorazioa.
ATZEMATEAK | BALORAZIOA |
Bat ere ez | -1 |
atzemate 1 edo gehiago | +1 |
Ingurumenari loturiko zigor espedienteei buruzko datuak
Aurreko irizpidean azaldutakoak oinarri hartuta, eta, kasu honetan, eremu zabalago bati erreferentzia eginez, operadorearen jarrera aztertzen da, ingurumenarenari orokorrean sortu dion ukipena kontuan hartuta. Horretarako, urtebeteko epean operadore horren kontra ebatzitako espediente irmoei begiratzen zaie, ingurumenari loturiko arau-hausteekin lotura dutenak. Ondorio horietarako, alde batetik, natura ingurumenaren lotura duten espediente guztiak hartuko dira kontuan, gune naturalen arlokoak, abelbideen arlokoak, mendien arlokoak eta abar; eta, bestetik, ingurumenaren ebaluazioarekin, prebentzioarekin eta kalitatearekin zerikusia dutenak, besteak beste, hondakinekin, ingurumen baimenekin, atmosfera kutsadurarekin, ingurumen inpaktuaren ebaluazioarekin eta abarrekin zerikusia duten espedienteak. 10. taulan adierazi da zer irizpideri jarraitzen zaien irizpide hau aplikatzean.
10. taula.–Ingurumenari loturiko zigor espedienteen balorazioa.
INGURUMENARI LOTURIKO ZIGOR ESPEDIENTEAK | BALORAZIOA |
Bat ere ez | -1 |
Baten bat | +1 |
Ingurumenaren kontra egindako delituei buruzko datuak
Operadorearen irizpide honetan baloratzen da urtebeteko epean jarduera edo instalazio horretan ingurumenaren kontrako deliturik izan den ala ez. Arriskuen ebaluazioa egin aurreko bi urteetan bezala, baina ingurumen arriskua zorrotzago zigortuz, ingurumenaren aurkako delitu bat egin izana ingurumen kudeaketa oso txartzat edo oso okertzat hartzen da. Delitu horiek egin izanak erakusten du operadorearen jokabideak eragin zuzena duela ingurumen arriskuan eta oso negatiboa dela ingurumenerako oro har. 11. taulan azaltzen da zer irizpideri jarraitu zaien horiek aplikatzean.
11. taula.–Ingurumenaren kontra egindako delituen balorazioa.
INGURUMENAREN KONTRA EGINDAKO DELITUAK | BALORAZIOA |
Bat ere ez | -1 |
Baten bat | +1 |
Metodologia aplikatzea Arrisku indizea eta ikuskapenen maiztasuna
Arrisku indizea kalkulatu eta gero, 12. taula aplikatzen da operadore horri hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketak zer maiztasunekin ikuskatuko zaizkion erabakitzeko.
12. taula.–Ikuskapenen maiztasuna zehaztea.
ARRISKU INDIZEA | ARRISKUAREN KATEGORIA | IKUSKAPENEN |
1 | BAXUA | Hiru urtean behin (*) |
2 | BAXUA | Hiru urtean behin (*) |
3 | ERDI MAILAKOA | Hiru urtean behin (*) |
4 | ALTUA | Bi urtean behin (*) |
5 | ALTUA | Urtero (*) |
(*) Horretarako eskumena duen autoritateak zehaztu beharko du periodikotasuna, arrisku mailaren arabera. Aukerak: hiru urtean behin, bi urtean behin, urtean behin, hiru hilean behin, hilean behin... | ||
Iragarkiaren kodea: F1805530
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
