114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurraren okupazioa 21. poligonoko 125. lurzatian.
Hasierako onespena

Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkateak,

ADITZERA EMATEN DU:

2018ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zen:

"Ikusirik Miguel Lizarbe Olcozek aurkeztu duen idazkia, non baimena eskatzen baitu herri-lurretako 125 m² okupatzeko, Tafallako udal-mugartean, 21. poligonoko 125. lurzatian, 10 erlauntz paratzeko.

Ikusirik landa-ingurumen zaindariaren txostena (2018ko martxoaren 27koa), Ekonomia eta Finantzako Alorraren txostena (2018ko apirilaren 13koa) eta Idazkaritzaren txostena (2018ko apirilaren 24koa).

Ikusirik Landa Garapeneko Udal Batzordeak emandako irizpena, 2018ko maiatzaren 9koa.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Tafallako udal-mugarteko herri-lurreko 125 m²-ren okupazioa, 21. poligonoko 125. lurzatian, Miguel Lizarbe Olcozek 10 erlauntz instala ditzan.

Bigarrena.–Baimendutako okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan. Eta epe hori iragan ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igortzea, behin betiko onets dezan.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Lizarbe jaunari, landa-ingurumen zaindariari, Idazkaritzari, Kontu-hartzailetzari eta Inbentarioari, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan.

Tafallan, 2018ko ekainaren 4an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1807504