2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
7/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 7/2018 aldaketa egiteko espedientea, kreditu berezia sortzen baita legegile bati ordainsariak pagatzeko txosten juridikoa eta aurretiazko azterketa egin zituelako El Calvario urbanizazioaren titulartasunei eta egoera juridikoari buruz; 7.018,00 euro dira, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2018ko aurrekontuan egindako 7. aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Mendabian, 2018ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1807434