114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1. aldaketa Udalaren “Vicente Fontán” Musika Patronatuaren 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2018ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Martzillako Udalaren “Vicente Fontán” Musika Patronatua erakunde autonomoaren 2018ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea udal idazkaritzan egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1807456