114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketarako mandatua

Astizko Kontzejuak, 2018ko apirilaren 3an egindako bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1.–Larraungo Udalaren esku uztea Larraungo Kontzejuetan Mantentze Lanak egiteko Memoriako lanak egiteko gaitasuna, lanek irauten duten eperako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluarekin bat.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 15.3 artikuluko ondorioak izan daitezen.

3.–Erabaki hau Larraungo Udalari bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Astitzen, 2018ko maiatzaren 18an.–Kontzejuko presidentea, Juan Percaz Arrazyago.

Iragarkiaren kodea: L1806723