114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2018rako plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Plantilla organikoaren kopia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Garinoainen, 2018ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

ERANSKINA

Udalaren plantillan aldatu beharreko lanpostuak

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU ZK.

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA/TALDEA

MAILAKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

19/2008 FDko OSAGARRIA

SARBIDEA

LANPOSTUAREN EGOERA

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1/2

Lan-kontratuduna

Guztira

D

%12

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Udalaren plantillan aldatutako lanpostua

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU ZK.

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA/TALDEA

MAILAKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

19/2008 FDko OSAGARRIA

SARBIDEA

LANPOSTUAREN EGOERA

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1/2

Funtzionarioa

Guztira

D

%12

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Iragarkiaren kodea: L1807459