2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa Cordovillako 1. poligonoko 585. lurzatian. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2018ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Cordovillako 1. poligonoko 585. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Raúl Domínguez Aguinagak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Getze Galarren, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1807468