2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Plan ekonomiko finantzarioa onestea, gastuaren araua betetzearren
Doneztebeko Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2018ko ekitaldiari dagokiona.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.
Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Donezteben, 2018ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1807467