114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo S-1 sektorean Udal Plan Orokorraren eta Plan Partzialaren aldaketa xehatuaren gaineko espedientea.
Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa puntuala Asiaingo S1 sektorearen Plan Partzialean, baita aldaketa horren arabera garatutako plan partzialekoena ere. Asiaingo Konpentsazio Batzordeak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluari (72. artikuluarekin lotua) jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen jendea hartzeko ordutegian.

Oltza Zendean, 2018ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1807510