114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 680. lurzatian.
Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2018ko ekainaren 1eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa 4. poligonoko 680. lurzatian (Nafarroako etorbideko 39an). Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko hiri-lurzoru finkatuko 48. hiri-etxesailari dagokio eta Fernando García Pratek sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2018ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1807460