114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Kalifikazio juridikoaren aldaketa Mainea alderdiko bi bidetan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea izaera demaniala duten ondasun higiezin hauen kalifikazio juridikoa aldatzea: 2 bide, Elizondoko Mainea alderdian, 60. poligonoko 204., 205. eta 207. lursailen inguruan daudenak. Ondare-ondasunaren kalifikazioa izanen dute, etorkizunean trukatu ahal izateko.

2.–Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea hilabetez jendaurrean jartzea, Udaletxeko iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3.–Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Baztanen, 2018ko otsailaren 22an.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1807647