114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa 60. poligonoko 151. lursailean, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak 2018ko apirilaren 3an egin bilkura arruntean erabaki zuen herri-lurra den 60. poligonoko 151. lursailaren zati bat, 3.000,81 m² dituena, desafektatzea, Agustin Arraztoa Goñirenak diren 60. poligonoko 191. lursailaren 422,33 m²-ren eta 61. poligonoko 128. lursailaren 5.671,65 m²-ren (katastroaren arabera) eta 4.657 m²-ren (tituluaren arabera) trukean emateko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2018ko apirilaren 3an.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1807643