2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Herri-lurraren desafektazioa 60. poligonoko 207. lursailean, ondoren trukea egiteko
Baztango Batzar Nagusiak 2018ko apirilaren 3an egin bilkura arruntean erabaki zuen herri-lurrak diren 60. poligonoko 207. lursailaren zati bat, 2.107,23 m² dituena, eta 60. poligonoko 205. lursailaren zati bat, 2.612,11 m² dituena, desafektatzea, Salvador Sobrino Fernandezenak diren 60. poligonoko 203. lursailaren 450 m²-ren eta 61. poligonoko 54. lursailaren 6.615,84 m²-ren trukean emateko.
Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.
Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Baztanen, 2018ko apirilaren 3an.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1807641