2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKA
Datu pertsonalen fitxategien sorrera
Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko maiatzaren 22an, ondoan datorren xedapena eman du; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten Artikako Kontzejuaren fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: indarrean den Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onesten duena. Hartara, xedatu dut:
Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin
1.–Kontzejuaren kudeaketa:
Deskribapena: datu multzoa, ondoko jarduketei lotua: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, agirien erregistroa eta kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuaren kudeaketa eta kontabilitatea, zerrendak egitea, Kontzeju Etxearen, hilerriaren eta abarren zainketa eta mantentze lanak egitea.
Norbanako edo talde ukituak: Kontzejuarekin harremana duten pertsonak, herritarrak, zergadunak eta eskatzaileak.
Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, NANa/IFZ, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, legezko ordezkarien datuak, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, e-maila.
Datuen komunikazio aurreikusiak: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioaren Dep.), organo judizialei, Nafarroako Foru Ogasunari.
Fitxategiaren arduraduna: Artikako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Artikako Kontzeju Etxean, San Martzial karrikako 9an (31013 p.k., Artika).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
2.–Harremanak:
Deskribapena: harremanetarako izan litezkeen pertsonen datuen erregistroa, beharrezkoa baita administrazioaren eguneko lanean.
Xede eta erabilera aurreikusiak: administrazio lanak ahalbidetzea, bereziki Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa.
Norbanako edo talde ukituak: harremanetarako pertsonak, Kontzeju honetako edozein alorrekin joan-etorriren bat dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Artikako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Artikako Kontzeju Etxean, San Martzial karrikako 9an (31013 p.k., Artika).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
3.–Espedienteak:
Deskribapena: Kontzejuan tramitatzen diren espedienteetako datuen kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: zerbitzuak ematea eta Kontzejuko espedienteak kudeatzea.
Norbanako edo talde ukituak: Kontzeju honekin joan-etorriak dituzten herritarrak eta Udalbatzako kideak.
Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NANa/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, osasuna, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, egoera sozio-ekonomikoa.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Artikako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Artikako Kontzeju Etxean, San Martzial karrikako 9an (31013 p.k., Artika).
Segurtasun neurriak: maila altua.
4.–Kultur jarduerak:
Deskribapena: Kontzejuan eskainitako kultur jardueretan egindako inskripzioen kudeaketa.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuan egiten diren kultur jardueren antolaketa, prestazioa eta kudeaketa.
Norbanako edo talde ukituak: Kontzejuarekin joan-etorriak dituzten herritarrak edo enpresak izan eta Kontzejuan egiten diren kultur jardueretan parte hartzen dutenak.
Datuak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: NANa/IFZ/IFK, izen-deiturak, helbidea, jaiotze eguna, sorlekua, sexua, nazionalitatea, banku helbideratzea, telefonoa, faxa, gizarte ordezkaria, errolda.
Datuen komunikazio aurreikusiak: bat ere ez.
Fitxategiaren arduraduna: Artikako Kontzejua. Fitxategian sartu, datuak zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubidea erabili daiteke Artikako Kontzeju Etxean, San Martzial karrikako 9an (31013 p.k., Artika).
Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.
5.–Bideozaintza:
Deskribapena: kaleetan eta eraikin publikoetan kokatutako bideozaintzako kamerekin hartutako irudien fitxategia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: segurtasun publikoa, trafikoaren kontrola, eta Kontzejuaren eraikin eta instalazioetako sarbideen kontrola.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: irudien grabazioaren bidez.
Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura: Identifikazio datuak: irudia.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
Fitxategiaren ardura duen organoa: Artikako Kontzejua.
Datuen komunikazioak: epaileei eta epaitegiei, segurtasun indar eta kidegoei.
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Artikako Kontzejua.
Segurtasun maila oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki honi buruzko iragarkiak argitaratzea Legeak ezartzen dituen hedabideetan (Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Hirugarrena.–Sortutako fitxategien espediente osoa eta behar den dokumentazioa Datuak Babesteko Estatuko Agentziara igortzea, bertan erregistra daitezen.
Artikan, 2018ko maiatzaren 22an.–Kontzejuko burua, Ángel Obanos Galar.
Iragarkiaren kodea: L1807426