2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan
aplikatu beharreko zerga-tasan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren babesean (abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak aldatu zuen artikulu hori):
1. Sortzapenaren unean lurrak izaten duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak onestea, hiri-ondasunen balio-gehikuntzaren gaineko zerga kalkulatzeko:
Sortzealdia:
0,63: 20 urte edo hortik gora.
0,58: 19 urte.
0,51: 18 urte.
0,36: 17 urte.
0,21: 16 urte.
0,06: 15 urte.
0,06: 14 urte.
0,06: 13 urte.
0,06: 12 urte.
0,06: 11 urte.
0,06: 10 urte.
0,06: 9 urte.
0,06: 8 urte.
0,06: 7 urte.
0,06: 6 urte.
0,06: 5 urte.
0,06: 4 urte.
0,11: 3 urte.
0,13: 2 urte.
0,13: urte 1.
0,06: Urtebetetik behera.
2. Zergaren karga-eskalaren gehieneko tasa finkatzea: %25.
3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Agoitzen, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1807386