114. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “Atalaya” eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Cortesko udal-mugartean (CE-4979).

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, bai eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoa ere, jendaurrean jartzen da CE-4979 espedientea. Hona hemen espedientearen daturik garrantzitsuenak:

–Egintza: ingururumen ukipenetarako baimena, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

–Eskatzailea: Ríos Renovables SLU.

–Kokapena: Cortesko 10. poligonoko 200. eta 255. lurzatiak.

–Ezaugarriak: “Atalaya” eguzki-instalazioa, 1,45 mW-ekoa, sareari lotua. 58 sorgailu fotovoltaiko ditu, ardatz horizontal bateko eguzki-jarraitzailean. Proiektuak, orobat, husteko instalazio elektrikoak aurreikusi ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan, Cortesko udaletxean eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun balioduneko epean.

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/instalacion-solar-fotovoltaica-atalaya-termino-municipal-cortes-ce-4979.

Iruñean, 2018ko ekainaren 5ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1807573