113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2018ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira Udalaren 2018ko tributuen tasak, karga-tasak eta prezio publikoak, Arakil ibarreko Udalak 2018ko apirilaren 10eko bilkuran onetsiak.

–Ondasun higiezinen gaineko zerga:Hiri-lurrekoa: %0,500.

Landa-lurrekoa: %0,800.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

URTE TARTEA

KOEFIZIENTEA

KARGA

Urtebetetik behera

0,06

25,00

Urtebete

0,13

4,27

2 urte

0,13

8,53

3 urte

0,11

15,13

4 eta 15 urte bitartekoak

0,06

25,00

16 urte

0,21

25,00

17 urte

0,36

24,32

18 urte

0,51

18,18

19 urte

0,58

16,88

20 urte edo hortik gora

0,63

16,35

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,59.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,17.

–Ur horniduraren prezio publikoa: etxeko ura: 0,325 euro/m³; industriarako ura: 0,437 euro/m³; kuota finkoa, kontagailuaren mantentze-lanak: 23,43 euro; saneamendu kanona eta BEZa: legez ezarritakoak; sarera lotzeko kuotak: 195 etxeetarako eta 379 euro industriarako.

Hobariak uraren tasan Arakilen erroldatuentzat, familiako kideen kopurua eta hileko diru-sarrerak kontuan hartuz, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin konparatuz (645,30 euro hilean 2015. urterako), taula honen arabera:

KIDE KOPURUA

LGSa EDO
GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

1 eta 2 artean

%90

%75

%50

3 edo gehiago

%100

%90

%75

Horretarako, interesdunek urteko lehenbiziko hiruhilekoan eskabidea aurkeztuko dute Udalaren bulegoetan, eta harekin batera errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, kasua bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, hura egiteko betebeharrik ez dutela adierazten duena. Orobat, aurkeztu beharko dira eskatzailearen diru-sarrerak edo harekin bizi direnenak justifikatzen dituzten dokumentuak eta bizikidetzaren ziurtagiria.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak; baita ere, obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak.

1.A. Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,143 euro/metro koadroa.

(Plan partzial edo bereziak eta Arau Subsidiarioetako aldaketak: 205 euro, gutxienez).

(Xehetasun-azterketak: 154 euro, gutxienez).

1.B. Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan: aurrekoaren %50.

(Plan partzial edo bereziak eta Arau Subsidiarioetako aldaketak: 103 euro, gutxienez).

(Xehetasun-azteketetako aldaketak: 67 euro, gutxienez).

2.A. Birzatiketak: 0,236 euro/m² ondoriozko lurzatian.

2.B. Aldaketak birzatiketetan: aurrekoaren %50.

3.–Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,097.

4.–Lurzatitzeko edo banantzeko lizentziak: 0,185 euro/m², banandutako hiri-lurraren azalera osoan.

(Banantzeko lizentzia, gutxienekoa: 103 euro).

5.–Obretarako lizentzia: gutxieneko tasa, 30 euro.

6.–Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Etxe berria: 174 euro/etxebizitza.

–Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 113 euro/etxebizitza.

7.–Zangak eremu publikoan irekitzea:

–Zangaren zabalera < 1m l.: 13,53 euro/ml.

–Zangaren zabalera => 1m l.: 16,88 euro/ml.

8.–Eremu publikoa okupatzea: 3 euro/eguna, okupatutako azalera edozein izanik ere (gutxienez ere 45 euro).

9.–Jarduera lizentziek, jarduera lizentzien berrikuspenek, irekitzeko lizentziek eta ingurumenaren babesarekin ikusteko duten ikuskapenek sortutako tasak: txosten teknikoaren zenbatekoa.

2.–Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, M. Paz González Sagüés.

Iragarkiaren kodea: L1806452