113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, familia-langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Ikusirik familia-langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2018ko otsailaren 23ko 85. Ebazpenaren bidez onetsi zen) eta horren 4.1 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Ikusirik Alkatetzak apirilaren 26an eman 237/2018 Dekretua (2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maitzaren 11n), zeinaren bidez onetsi baitzen aipatu oposizioan izangaien behin-behineko zerrenda.

Kontuan harturik baztertutako bi izangaik jarritako alegazioak, deialdian ezarritako titulazioa ez aurkezteagatik baztertuak izan zirenak, zehazki:

–Ascensión Sádaba Garcíak Arreta soziosanitarioa etxean emateko lanbide ziurtagiria aurkeztu duela.

–Inés Aguado Garciak bere onarpena eskatu duela, ulerturik Gizarte erakundeetan dauden pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiriarekin (aurkeztu zuen) “gaitua dagoela etxez etxeko laguntzako laguntzaileen zereginak betetzeko” Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenean oinarriturik (317. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa).

Kontuan harturik:

Familia-langile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua (2018ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 9an), non zehazten baita:

a) 2. atalean: izangaiek bete beharreko baldintzak. Horietan ez dago Inés Aguado Garcíak aurkeztutako Gizarte erakundeetan dauden pertsonei laguntza soziosanitarioa emateko lanbide ziurtagiria.

b) 12. atalean, deialdiaren aurka aurkez zitezkeen errekurtsoak. Ez da bakarrik ere aurkeztu eta, beraz, deialdiaren onespen dekretua irmoa eta onartua bihurtu da.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

Familia-langile izateko lanpostu bat, kopurua handitzen ahal dela, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko udal honek onetsitako deialdiko 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, 2018ko otsailaren 23ko 85. Ebazpenaren bitartez onetsi baitzen (2018ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 9an), ebatzi dut:

1.–Aurkeztutako alegazioak ezestea.

2.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean ageri dena.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea, eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua finkatzea:

Tokia: Balcón de Toros eraikina (Coso plaza - Viana).

Eguna: asteartea, 2018ko ekainak 26.

Ordua: 8:30.

Vianan, 2018ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

–Onartuen zerrenda:

ABASCAL MARAÑÓN, USUE

ALCALÁ LARRAMENDI, LARA

ÁLVAREZ DE EULATE CIORDIA, OLGA

ARINA LOS ARCOS, CRISTINA

ARNEDO BONAFAU, MICHELLE

GARCÍA BAJOS, MARÍA ASUNCIÓN

GAVIRIA MALANGRE, MARTA

MEDEL SAN MILLAN, CELIA

MOLINERO TURRILLAS, MARIA ROSARIO

PÉREZ USTÁRROZ, ANA ROSA

ROYO TORRES, ESPERANZA

SÁDABA GARCÍA, ASCENSIÓN

–Baztertuen zerrenda:

SETUAIN IRISARRI, MARIA ANGELES

AIZPURUA ANDRES, ALBA

AGUADO GARCÍA, INÉS

Iragarkiaren kodea: L1807560