113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu bereziak eta diru-sarreren bitartez kredituak sortzea

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko martxoaren 26an egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziak gaitzeko eta diru-sarreren bitartez kredituak sortzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 60/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Horregatik guztiagatik, eta adierazitako arauetan xedatutakoa betez, aurrekontu-aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

1/2018 aurrekontu-aldaketa

Gastuetako partida hau handitzea:

–Partida: “Saneamendu obrak Lozen auzoan”.

Zenbakia: 3410 22740.

Oraingo zenbatekoa: 8.800,00 euro.

Gehikuntza: 36.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 44.800,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida hau sortuz:

–Partida: “Diru-laguntza, TIP, saneamendu obrak Lozen auzoan”.

Zenbakia: 1-4511001.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 31.000,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 31.000,00 euro.

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida hau sortuz:

–Partida: “Ultzamako Udaleko ekarpena”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 5.000,00 euro.

Erripan (Odieta), 2018ko maiatzaren 23an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1806862