113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emandako 265/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntza deialdi bat onetsi da desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten eskola-adineko seme-alaben (3 eta 21 urte bitartekoak) familientzat, laguntza izan dezaten oporraldian, hau da, 2018ko ekainaren 25etik irailaren 7ra arte, biak barne, hezkuntza jardueretan izena emateagatik eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.

Oharra: testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 402289.

Lehena.–Onuradunak: Desgaitasunari loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten adingabeak, 3 eta 21 urte bitartekoak, 2018ko abenduaren 31n beterik dituztenak.

Bigarrena.–Deialdi honen xedea da eskola-adinean dauden adingabeak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzea, laguntza izan dezaten oporraldian, hau da, 2018ko ekainaren 25etik irailaren 7ra arte, biak barne, hezkuntza jardueretan izena emateagatik eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa. 30.000 euroko gastua, gehienez.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 31n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1807576