113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2/2017 eta 1/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udal honek, 2018ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu-aldaketa horiek; erabakia iragarki-taulan eta 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, eta jendaurreko epea iragan denez alegaziorik jaso gabe, behin betiko onetsita gelditzen dira aurrekontu-aldaketak.

Eta indarrean jar daitezen, aldaketa horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, kapituluka laburturik.

2. ALDAKETA, 2017ko AURREKONTU OROKORRA

Kreditu-gehigarria:

1-1700-22706 (Ingurumen arloko aholkularitza) partidan, 870 (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) partidaren kargura: 1.219,00 euro.

1. ALDAKETA, 2018ko AURREKONTU OROKORRA

Kreditu-gehigarria:

1.1350-6190001 (Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko beste inbertsio batzuk–abiadura moteltzeko bandak) partidan, 870 (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) partidaren kargura: 1.500,00 euro.

Kreditu-gehigarria:

1.1533-6190001 (Azpiegiturak eta erabilera orokorrerako diren ondasunak berritzeko beste inbertsio batzuk–Ocelaya eta Mirador kaleak) partidan, 870 (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) partidaren kargura: 41.235,13 euro.

Behin betiko erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunetik hasita.

Tebasen, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1807191