113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko
zergaren koefizienteak eta karga-eskala

Udal honek, 2018ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Seigarrena.–19/2017 Foru Legean ezarritako koefiziente eta tasa berriak.

Bertaratu guztiek erabaki hau hartu dute aho batez:

1.–Onestea aipatu 19/2017 Foru Legean ezarritako sortzealdiari dagozkion koefizienteak.

Sortzealdia:

- 0,63 = 20 urtekoa edo hortik gorakoa. - 0,58 = 19 urte.

- 0,51 = 18 urte. - 0,36 = 17 urte.

- 0,21 = 16 urte. - 0,06 = 15 urte.

- 0,06 = 14 urte. - 0,06 = 13 urte.

- 0,06 = 12 urte. - 0,06 = 11 urte.

- 0,06 = 10 urte. - 0,06 = 9 urte.

- 0,06 = 8 urte. - 0,06 = 7 urte.

- 0,06 = 6 urte. - 0,06 = 5 urte.

- 0,06 = 4 urte. - 0,11 = 3 urte.

- 0,13 = 2 urte. - 0,13 = urtebete.

- 0,06 = urtebetetik behera.

2.–Udalak finkatutako karga-eskala, %14,49koa izanen da.”

Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honen ondoko hilabetean.

Tebasen, 2018ko apirilaren 10ean.–Idazkaria, Miguel Ángel Albisu Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1806801