113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Santakarako Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzeko indarrean den ordenantzaren 5. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egon da legez ezarritako epean, eta horretan inork ez du ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu; hortaz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Osoko bilkuran horren berri eman ondoren, aldatutako artikulua argitaratzea agindu da, indarra har dezan. Honela gelditu da:

“5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifa aplikatuko da: (...)

–Eguneko sarrerak:

  • Haurrak (4-14 urte):
  • 3 euro, astelehenetik ostiralera.
  • 5 euro, asteburuetan.
  • Helduak (14 urtetik goitikoak):
  • 5 euro, astelehenetik ostiralera.
  • 8 euro, asteburuetan.

–Denboraldiko abonamenduak:

  • Haurrak (4-14 urte):
  • Erroldatuak: 30 euro.
  • Erroldatu gabeak: 40 euro.
  • Helduak (14 urtetik goitikoak):
  • Erroldatuak: 40 euro.
  • Erroldatu gabeak: 50 euro.
  • 65 urtetik gorakoak:
  • Erroldatuak: 30 euro.
  • Erroldatu gabeak: 40 euro.
  • Familia ugariak:
  • %25eko deskontua abonamenduetan, inguruabar hori indarra duen txartelaren bidez frogatu ondoren.”

Santakaran, 2018ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1806861