113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren aldaketa 2018rako. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, 2018ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aldatzea, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin. Hasierako onespena 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, eta horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren aldaketa horrek indarra hartuko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Garesen, 2018ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ZERGA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga %15 izanen da, eta urteko koefizienteak, foru araudian ezarritako gehienekoak. Hona hemen koefizienteak:

–0,13: 1 eta 2 urte.

–0,11: 3 urte.

–0,06: 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14 eta 15 urte.

–0,21: 16 urte.

–0,36: 17 urte.

–0,51: 18 urte.

–0,58: 19 urte.

–0,63: 20 urte edo hortik gora.

Iragarkiaren kodea: L1807218