113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2018ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua, baita plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2018ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1806859