113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak
aurrera eramateko 2017ko diru-laguntzak ematea

Deialdia onetsi zen alkatearen 2017ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2017ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 23an. DDBN (identifikazioa): 366533, eta ondoko hau jakinarazten da (Alkatetzaren Ebazpena, 2017ko abenduaren 29koa):

1. “Diru-laguntzak, Hirugarren Munduari laguntzeko inbertsioetarako” izeneko 0-2391-7820000 partidaren kargura (aurrekontu-izendapena: 34.400,00 euro), honako laguntza hauek eman dira:

Onartutako proiektuak:

1.–Bakea eta Elkartasuna Nafarroa Fundazioa.

11 zenbakiko proiektua: “Elikadura-burujabetza San Pedroko (Bolivia) jatorrizko emakume indigena nekazarien ahalmenak sendotuz.

Balorazioa: 75 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

2.–Vicente Ferrer fundazioa.

15 zenbakiko proiektua: “Etxebizitza duina eskuratzea, saneamendu egokia duena eta egokitua hainbat motatako desgaitasuna duten eta egoera ahulean dauden kolektiboentzat Anantapur barrutian, India”.

Balorazioa: 73 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

3.–Nuevos Caminos elkartea.

8 zenbakiko proiektua: “Landa inguruneetako emakume heldua ahalduntzea alfabetatzearen eta oinarrizko hezkuntzaren bidez, Vacas udalerrian, Cochabamba, Bolivia”.

Balorazioa: 72 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 2.273 euro.

Onartutako diru-laguntza: 2.273 euro.

4.–La Esperanza ongintzako kultur elkartea.

2 zenbakiko proiektua: “Saneamendu egokia bermatzea Tierra Soldarian, Lábrea-Amazonas (Brasil) muturreko pobrezia egoeran bizi diren familientzat”.

Balorazioa: 60 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000,00 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000,00 euro.

5.–Medicus Mundi Nafarroa-Aragoi-Madril.

3 zenbakiko proiektua: “Laguntza sanitarioa Gakenke barrutian, Ruanda”.

Balorazioa: 59 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

6.–Juan Bonal Fundazioa.

6 zenbakiko proiektua: “Emakume indikoaren ahalduntzea ekipamendu medikoak erosiz Complejo Sanitario Nuestra Señora del Pilar osasungunerako, Sannaden, Gujarat, India”.

Gehienez ere, 59 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

7.–Ambala elkartea.

7 zenbakiko proiektua: “Arretaren hobekuntza Eborné ospitalean, Kamerun”.

Balorazioa: 57 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 1.433 euro.

Onartutako diru-laguntza: 1.433 euro.

8.–RASD (Anarasd) Adiskidantzarako Nafar Elkartea.

12 zenbakiko proiektua: “Aminetu Haidar (VII) Idatzizko Testuak prestatzeko ikastetxe pedagogikoaren funtzionamendurako sostengua, Tindufen, (Aljeria)”.

Balorazioa: 55 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

9.–El Salvador Elkartasuna.

4 zenbakiko proiektua: “Hizkuntzako murgiltze proiektua: Cuna Náhuat, Santo Domingo de Guzmanen, El Salvador”.

Balorazioa: 54 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 2.200 euro.

Onartutako diru-laguntza: 2.200 euro.

10.–Siempre Adelante fundazioa.

9 zenbakiko proiektua: “St. Carmen Salles Kindergarten haur hezkuntzako ikastetxerako ekipamendua, Zuezon City-n, Metro-Manila (Filipinetako Errepublika)”.

Balorazioa: 53 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 7.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 4.000 euro.

11.–Mugarik Gabe Nafarroa.

19 zenbakiko proiektua: “Nekazaritza Alternatiboan bizimodu aukerak handitzea landa eremuetako eta komunitate indigenetako emakumeei, Guatemalan”.

Balorazioa: 52 puntu.

Eskatzen den diru-laguntza: 4.000 euro.

Onartutako diru-laguntza: 494 euro.

Laguntza horiek 2018ko otsailaren 1ean jaso zituzten entitate onuradunek.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1806904