113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Javier González Ruiz. Jarduera: ibilgailuetarako mekanika eta elektrizitate lantegia. Tokia: Complejo Deportivo etorbidea, 1 B, Martzilla.

Martzillan, 2018ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1806863