113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 366. eta 344. lurzatietan. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2018ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Legariako La Rochapea auzoko 29ari dagokiona (1. poligonoko 366. eta 344. lurzatiak), Víctor Manuel Landa Urabayenek sustatua.

2. 1/2017 Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, baita Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan ere.

Legarian, 2018ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1806865