113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 1661. lurzatian. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 18ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa 2. poligonoko 1661. lurzatian. Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko plan partzialean garaturiko hiri-lurzoru finkantuko 3.1 lurzatiari dagokio eta Fernando Castillejo Cambrak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2018ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1806733