113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Berriozarko Udalaren ‘’Francisco Casanova’’
Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdiarena. 2018/2019 ikasturtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke, DDBN (identifikazioa): 400324.

Laguntza hauek eskatzen ahalko dituzte Udalaren ‘’Francisco Casanova’’ Musika Eskolan 2018/2019 ikasturtean musika ikasketak egiten ari diren Berriozarren erroldatutako ikasle guztiek.

Laguntza honen ondorioetarako, familia unitatean sartzen dira laguntza eskatzen duen ikaslearekin bizi diren aita eta/edo ama, eta 2017ko errenta aitorpenean familiaren gutxienekoagatik murrizketa duten lagun guztiak (aurrekoak, ondorengoak, ahaideak...).

Eskatzailea laguntza jasoko duen ikaslearen aita edo ama izanen da; bestela, ikasle adingabearen zaintzaz eta babesaz arduratzen den pertsona edo tutorea, eta baldintza hauek bete beharko ditu:

–Berriozarren erroldatua egotea eta bertan bizitzea etengabe, 2017ko ekainaren 1etik. Bai ikaslea bai gurasoak. Banantze, dibortzio edo ezkontzaz kanpoko seme-alaben kasuetan, aski izanen da gurasoetako bat baizik ez egotea herrian erroldatuta.

–Ikaslea deialdi honen 1. oinarrian zehazten diren ikasketak egiten aritzea.

–Familiaren 2017. urteko per capita errenta 7.000 eurotik gorakoa ez izatea.

–Berriozarko Udalarekin zorrik ez izatea eskaera egitean, ez eta laguntzak ordaintzean ere.

Interesdunek Berriozarko Herritarren Arretarako Bulegoan (HAB), Euskal Herria 1ean, aurkeztuko dituzte eskabideak eta aipatu dokumentuak, 8:00etatik 14:00etara (astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik); bestela, erregistro elektronikoaren bidez, (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/index.aspx), hamabost (15) egun naturaleko epean, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza jasotzeko:

–Berriozarko Udaletxean eskuratuko den eredu ofizialaren araberako eskabidea.

–2017ko PFEZaren aitorpen bateratuaren fotokopia osoa, edo bi ezkontideena, edo dagokion administrazioaren ziurtagiria, PFEZaren aitorpena egitera beharturik ez daudenen kasuan.

–Familia unitateak, beharturik ez dagoelako, PFEZaren aitorpena egin ez badu, deialdian aipatzen diren agiriak ere aurkeztu beharko ditu.

–Eskatzailearen helbide elektroniko bat adierazi beharko da.

–Berriozarko Udalaren baimena, eskatzaileen datuak kontsultatu ahal izan ditzan Nafarroako Zerga Ogasunean.

–Familia Liburuaren fotokopia.

–Banantze edo dibortzio kasuetan, edo ezkontzaz kanpoko seme-alaben kasuan, deialdian zehazten diren agiriak aurkeztuko dira.

Berriozarren, 2018ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1806867