113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

22E/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Zinema bultzatzeko laguntzen 2018ko deialdia. Generazinema” izeneko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, non proposatzen baita “Zinema bultzatzeko laguntzen 2018ko deialdia. Generazinema” onestea, deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, urte anitzeko erreserba egitea eta 520.000,00 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan hartuta aipatu gastua baimentzeko legez ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, bai eta helburua ere; gainera, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna jasotzen da espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. “Zinema bultzatzeko laguntzen 2018ko deialdia. Generazinema” diru-laguntzaren deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

G/A20002/4709/334102: Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak

2018

280.000,00

G/A20002/4709/334102: Generazinema: Zinemagintzarako laguntzak

2019

240.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

OINARRI ARAUTZAILEAK, ZINEMA BULTZATZEKO LAGUNTZEN 2018KO DEIALDIA. GENERAZINEMA

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen helburua zinemagintzarako laguntzak ematea da.

1.2. Deialdi honetan hiru laguntza modalitate ditu:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film luzea” izanen da 60 minututik gorako ikus-entzunezko obra oro (fikzioa, dokumentala nahiz animazioa), zinema aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman merkataritzako ustiapenerako erakustea xedea duena.

–B modalitatea: Film laburren ekoizpenerako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film laburra” izanen da 60 minututik beherako ikus-entzunezko obra oro (fikzioa, dokumentala, animazioa edo telebistarako ekoizpenak), zinema aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman jendaurreko emanaldi komertzialetan erakusteko helburua duena.

–C modalitatea: Film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak.

Film luzearen proiektua garatzeko fasearen berezko operazioak izanen dira ekoizpen fasea baino lehenago egiten direnak, eta, batik bat, ondoko hauek: gidoia behin betiko idaztea, aktoreen hautaketa prestatzea, ekoizpen plana prestatzeko lanak, dokumentazio lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, Espainiako edo nazioarteko laguntzak jasotzeko proiektua prestatzea, baliabide ekonomikoak eta salmentarako hasierako planak kudeatzea, aurrekontua eta finantzaketa plana prestatzea, proiektuaren alderdi teknologikoei buruzko lanak eta film luzea gauzatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berarekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.

1.3. Laguntza jasotzen duten A eta B modalitateko proiektuek 2018ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko dituzte filmaketa-lanak, egun hori barne, eta filma 2019ko urriaren 31rako bukatu beharko da, egun hori barne.

C modalitatean parte hartzen duten eskatzaileek 2018ko urriaren 31ra arte, egun hori barne, aurkeztu ahal izanen dute Administrazioaren aurrean proiektu onuraduna egiteko beharrezko gastuaren justifikazioa, bai eta eskaeran adierazitako lanak egin direla erakusten duten materialak eta/edo agiriak ere.

1.4. Eskatzaile bakoitzak laguntza eskaera bakarra aurkezten ahalko du, eta eskaera horren barruan zenbait proiektu sartzen ahalko dira modalitate ezberdinetarako. A eta B modalitateen kasuan, gehienez ere proiektu bat aurkezten ahalko da. C modalitatearen kasuan, 3 proiektu ere aurkezten ahalko dira. Proiektu bat aukeratzen ahalko da modalitateko.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.2. Ondoko hauek lor ditzakete laguntzak:

  • A modalitatea: pertsona juridiko pribatu independenteek nahiz ekonomia intereseko taldeek.
  • B eta C modalitateak: pertsona fisiko independenteek nahiz pertsona juridiko pribatu independenteek.

Pertsona pribatu independentetzat hartzen da, pertsona fisiko edo juridikoa izanik, nagusitasunezko eraginik jasotzen ez duena ez ikus-entzunezko komunikazio/zabalkunde zerbitzuen emaile baten partetik ez telebista kate pribatu bateko titular baten partetik eta, bere aldetik, inongo kasutan nagusitasunezko eraginik ez duena, izan jabetza arrazoiengatik, izan partaidetza finantzarioagatik edo izan baldintzatzeko ahalmena izateagatik, nolabait, kasuko administrazio edo kudeaketa organoen erabakien gainean.

Ekonomia intereseko taldeak izanen dira helburu soziala ekoizpen jarduerak egitea duten haiek, Merkataritza Erregistroko inskripzioaren arabera. Laguntzak jasotzen ahal dituzte, ondorio hauetarako ekoiztetxe independenteekin parekatuz. Ekonomia intereseko talde baten parte diren ekoiztetxe ez independenteek ezin izanen dute, zuzenean nahiz zeharka, haren kapital sozialaren %20 baino gehiago eduki, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n).1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa egiteko, zeina 15.1.1. c), 15.1.2, 20.1.1. c), 20.1.2., 26.1.2. c) eta 26.1.2 artikuluetan jasoa baitago, eskaeran adieraziko da ekonomia intereseko taldeko parte den zein ekoiztetxe independenteri buruzkoa izanen da.

3. Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. 520.000 euro, 2018rako eta 2019rako onartutako Nafarroako gastu aurrekontuaren “Zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2530 4709 334102 partidaren kargura, edo 2019ko aurrekontu horretan ondorio horietarako sortzen denaren kargura, betiere hartarako kreditu nahikoa eta egokia badago eta dirutan eta denboran honela banatuta:

  • 2018ko ekitaldi ekonomikoa: 280.000 euro.
  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 240.000 euro.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak: 390.000 euro:

  • 2018ko ekitaldi ekonomikoa: 195.000 euro.
  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 195.000 euro.

–B modalitatea: Film laburren ekoizpenerako laguntzak: 90.000 euro.

  • 2018ko ekitaldi ekonomikoa: 45.000 euro.
  • 2019ko ekitaldi ekonomikoa: 45.000 euro.

–C modalitatea: Film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak:

  • 2018ko ekitaldi ekonomikoa: 40.000 euro.

3.2. Laguntzaren zenbatekoak modalitate bakoitzerako zehaztutako muga izanen du, eta ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, Balorazio Batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. Aipatutako muga orokor horiek eta modalitate bakoitzerako zehaztutako berariazko mugak (12.3, 17.3 eta 23.2 oinarriak) betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.5. Baldin eta A eta B modalitateetarako gordetako kreditua ez bada bukatzen, 2018ko ekitaldi ekonomikoari dagokion soberakina, modalitate horiei dagokiena, C modalitaterako (Film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntza) finkatutako zenbatekoa handitzeko erabiliko da. Ez bada agortzen C modalitaterako gordetako kreditua, gelditzen den dirua ez da erabiliko A eta B modalitateetarako finkatutako zenbatekoa handitzeko.

3.6. Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion diru-laguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.7. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke diru-laguntza jasotzen ez duten onuradunentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

4.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Kontseilukideak: Zinematografiaren edo ikus-entzunezko produkzioaren arloan entzute handikoak edo adituak diren 6 pertsona; eta Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo hori ezean, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikari bat, edo, hori ezean, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikari bat, hitza duena baina botorik ez.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.4. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. fasea: Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, eskatzailea deialdian onartu baino lehen, betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa.

2. fasea: Balorazio batzordeko kideek onartzen diren proiektuak jasoko dituzte, balorazioa egiteko.

3. fasea: Eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez. Horretarako, I. eranskinean adierazi behar dute hori, dagokion laukia markatuta. Proiektua finantza kudeaketaz arduratzen den profesionalak aurkeztu beharko du nahi eta nahi ez. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

4. fasea: aurkeztutako eskaerei puntuazioa emanen die batzordeak, eta diru-laguntza banatuko du 15., 20. eta 26. oinarrietan zehaztutako puntuazioa gainditzen duten proiektuen artean, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, 3.2, 3.3 eta 3.4 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta modalitate bakoitzerako ezarritako laguntza zenbatekoaren mugen barruan.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz onuradun bati eskatutako diru-laguntza baino txikiagoa ematea, 3.6. atalean aipatzen den moduan jokatuko da, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte, betiere lortutako puntuazioari jarraituta.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

5. fasea: Batzordeak irizpen loteslea emanen du.

4.5. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak, balorazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

5. Diru-laguntza emateko ebazpena.

5.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

5.2. Diru-laguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39 Iruña). Gainera, eskabideetan adierazitako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

5.3. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

5.4. Presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

5.5. Deialdi honi buruzko jakinarazpen guztiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Administrazioen Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

6. Onuradunen betebeharrak.

6.1. Onuradunek (salbu eta pertsona fisikoak badira) diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dute telematikoki diru-laguntzen onuradunek gardentasuna betebeharraren aitorpena eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen ditu).

6.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

6.3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

6.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak enpresa eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.

6.5. Proiektuan funtsezko aldaketa bat dakarren edozein gertaera garrantzitsuren berri ematea idatziz Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari, hura gertatu bezain laster; atal horrek bere adostasuna emanen du baldin eta aldaketak, balorazio batzordearen ustez, funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan.

6.6. Diruz lagundutako garapen proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela. Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri, diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean, baita filmaren hasierako kredituetan ere, hura eginez gero. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

6.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

6.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea idatziz Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

6.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, diru-laguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

6.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordeko dira, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

6.11. Diru-laguntzaren onuradunek ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko dute, proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

7. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

7.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste diru-laguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

7.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

7.3. Diru-laguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

8. Dirua itzultzea.

Onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

9. Arau-hausteak eta zehapenak.

9.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

9.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

10. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

11. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

MODALITATE BAKOITZERAKO BERARIAZKO OINARRIAK

A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak

12. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

12.1. Aurkeztutako proiektuek, gutxienez ere, honako baldintzetako bi bete beharko dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Filmaren %40 gutxienez Nafarroan filmatu beharko da. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dira.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea filmatze lanak hasi aurreko hiru hilabeteetan, gutxienez.

12.2. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, betiere, 12.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Hori baloratzeko, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du eskatzaileak.

12.3. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen 100.000 eurotik gorakoa, ez eta 3.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen dituenean.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

12.4. Proiektuak filmaren kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %25 edo gehiago izan beharko du, eta hori frogatu.

12.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, eskatzaileak produkzio osoaren %20ko parte-hartzea izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan ulertuko da eskatzailearen aurrekontua dela koprodukzioan duen parte-hartzea. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu honetan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari bat edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

12.6. Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

13. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

13.1. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen elektronikoarena izanen da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

13.2. Eskaerarekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona juridiko pribatua izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak eta agiria frogatzen duena alta emanda zegoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

b) Ekonomia intereseko taldea izanez gero, ekonomia intereseko taldearen eraketa eskritura eta agiria frogatzen duena alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Dokumentazioa frogatzen duena enpresa legez ezarria dagoela Europar Batasuneko estatu batean eta inskribatua dagoela ekoiztetxe gisa Europar Batasuneko estatu bateko Zinema Enpresen Erregistroan (Espainiako enpresen kasuan, ICAAko erregistroan inskribatuta).

d) Hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, proiektuari aginduzko kalifikazioa ez zaiola eman dioena, eta filma ez dela estreinatu edo zinemaldietan erakutsi.

e) 12.1. oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

f) 12.1. oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena filmaketaren portzentajea Nafarroan edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo filmaketaren portzentajea Nafarroan edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

g) 12.1 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa edo, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, dioena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala filmatze lanak hasi aurreko hiru hilabeteetan gutxienez.

h) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Filmatze plan bat jaso beharko du, baita lokalizazioaren xehetasunak eta filmatuko diren egunak ere.

i) III. Eranskina: aurrekontu ekonomiko xehakatua. 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

j) Proiektuak bere kostu osoa estaltzeko beharrezko finantzaketaren %25, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Aurkezten ahalko dira, besteak beste, banku ziurtagiria, emandako diru-laguntzen ebazpenak, koprodukzio kontratuak, banku kredituak, filmatzen hasi aurreko 6 hilabeteetan egindako eta ordaindutako gastuen zinpeko aitorpena edo salmenten aurrekontratua.

k) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren parte-hartzearen portzentajea. Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzioaren proiektua onesten duen ebazpenaren kopia aurkeztu beharko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko zuzendari nagusiak emana, baita koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia ere, koproduktore guztiek sinatua.

Estatuko koprodukzioetan, koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatua, eta bertan koproduktore bakoitzaren ekarpenak adieraziko dira.

–Film bererako produkzioan diharduten beste ekoiztetxeek hartu dituzten beste laguntza edo diru-laguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik ez dutela hartu dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

–Baldin eta ez bada espresuki adierazten aurkeztutako legezko dokumentazioan, erantzukizunpeko adierazpena, koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak berariaz adierazten dituena, baita haietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Halaber, ordezkaria edo ahalduna nor den adierazi beharko da.

13.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

13.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

14. Gastu diruz lagungarriak.

14.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Produkzio gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko ekoiztetxeak behar dituen langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak barne. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari.

b) Langile horien mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17koan, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak).

c) Proiektuan sartutako jardueren zabalkundeko gastuak eta proiektua sustatzeko materiala prestatzekoak.

d) Zeharkako gastuak: bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek diru-laguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %15etik gorakoak izanen.

e) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa. Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera, 2018rako eta 2019rako, betiere diru-laguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

14.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 14.1 oinarrian ezarri dena diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

14.3. Koprodukzioen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

15. Proiektuen balorazioa.

15.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

15.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa (gehienez 40 puntu).

a) Proiektuaren gidoiaren kalitatea, betiere kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 5 puntu).

c) Zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren eta ekoiztetxearen ibilbidea (gehienez 5 puntu):

–Filmaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 2 puntu).

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko. Gehienez 6 urte eta 3 puntu).

15.1.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (gehienez 30 puntu).

a) Aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko duen koherentzia. 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko (gehienez 10 puntu).

b) Filmaren finantzaketa eta amortizazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

15.1.3. Filmaketaren portzentajea Nafarroan edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo filmaketaren portzentajea Nafarroan edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan (gehienez 16 puntu):

–%95etik %199 arte: 16 puntu.

–%90etik %95 arte: 15 puntu.

–%84tik %90 arte: 14 puntu.

–%78tik %84 arte: 13 puntu.

–%72tik %78 arte: 12 puntu.

–%66tik %72 arte: 11 puntu.

–%60tik %66 arte: 10 puntu.

–%54tik %60 arte: 9 puntu.

–%48tik %54 arte: 8 puntu.

–%42tik %48 arte: 7 puntu.

–%34tik %42 arte: 6 puntu.

–%28tik %34 arte: 5 puntu.

–%22tik %28 arte: 4 puntu.

–%16tik %22 arte: 3 puntu.

–%10etik %16 arte: 2 puntu.

–%5etik %10 arte: 1 puntu.

15.1.4. Proiektuaren gaiaren interesa, Nafarroarekin duen loturagatik (gehienez 8 puntu).

15.1.5. Euskara erabili eta agertzea (gehienez 6 puntu).

15.2. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian jakinaraziko da.

15.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa” ataleko puntuazioaren erdia (20 puntu) lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

15.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

16. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

16.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %50erainokoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

Aurrerakina:

Aurrerakina aukeratuz gero, emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %50erainokoa izanen da. Diru-laguntzaren helburuak betetzeko, 2018ko kredituen kargura, aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, funts-hornidura hori behar bezala justifikatuz gero, betiere. Aurrerakina ordaintzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2018ko urriaren 31 baino lehen:

–Diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da (diru-laguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden gastu eta diru-sarreren konpromisoak), bertan adierazita diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2018ko kredituen kontura.

–Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko ICAA-Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera.

Abonamendua:

Ordainketa aukeratuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira 2018ko urriaren 31 baino lehen:

–Gastu eta diru-sarreren zerrenda, oinarri arautzaile hauen 16.3 oinarriko c) letraren arabera.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastu eta ordainketen egiaztagiriak, oinarri arautzaile hauen 16.3 oinarriko d) letraren arabera.

–Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko ICAA-Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera.

16.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2018rako emandako diru-laguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epe horretan, onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

16.3. Bigarren zatia, onartutako diru-laguntzaren %50ekoa, diruz lagundutako jarduera bukatuta ordainduko da oro har, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, betiere 2019ko urriaren 31 baino lehen (hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketaren bukaerari buruzko deklarazioa (ICAAn aurkeztua, haren eredu ofizialean). Animazioko film luzeetan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Film luzea espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinaren araberako sailkapena, filmaketa hasi eta hamabi hilabeteko epearen barrenean.

c) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFZ, fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data, guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta, kontuan hartuta diru-laguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 4 ale.

f) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo Blu-Ray formatuan. Gainera 3 kopia aurkeztu beharko dira DVD euskarrian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

g) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak filma erabili eta banatzeko baimena, Nafarroan zinemagintza sustatzeko egiten dituen jardueretan.

h) Film luzea emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat.

16.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, ordainketaren frogagiria badute, betiere.

16.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek diru-laguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

16.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

16.7. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

16.8. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 33.bis artikuluan ezartzen du, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, diru-laguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, betiere 16.3 oinarriko e), f), g) eta h) letretan adierazitako agiriak aurkezteko baizik ez bada.

B modalitatea: Film laburren ekoizpenerako laguntzak

17. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

17.1. Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte, bata bestearen gainean:

a) Film laburren zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Nafarroan filmatzea gutxienez %40, edo baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarriak izatea. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dira.

17.2. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, betiere, 17.1 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Hori baloratzeko, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko du eskatzaileak.

17.3. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen 25.000 eurotik gorakoa, ez eta 3.2 oinarrian onartzen den aurrekontuaren gaineko ehuneko hauek baino handiagoa ere:

–Onartutako aurrekontuaren %50, proiektuak 75 puntutik gora lortzen dituenean.

–%40, proiektuak 50 eta 75 puntu bitarte lortzen baditu.

17.4. Proiektuak filmaren kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %25 edo gehiago izan beharko du, eta hori frogatu.

17.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, eskatzaileak produkzio osoaren %20ko parte-hartzea izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan ulertuko da eskatzailearen aurrekontua dela koprodukzioan duen parte-hartzea. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu honetan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari bat edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

17.6. Proiektuak onartzeko epea ixten den unean film bihurtu eta aginduzko kalifikazioa duten proposamenek ezin izanen dute laguntzarik jaso, ezta zine aretoetan edo zinemaldietan erakutsita daudenek ere.

17.7. Telebistako ekoizpenak izanez gero, banaketan Nafarroako TDT kateeak ere sartuko dira.

18. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

18.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (http://www.navarra.es/home_eu/). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskaera aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Modu presentzialean aurkezten bada, dokumentazioa eskaerarekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (CD-Rom edo USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

18.2. Eskaerarekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze agiria, bai eta egiaztagiria frogatzeko alta emanda zegoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren edozein epigrafetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa jarduerak): 961. multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011. multzoa.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak eta egiaztagiria frogatzeko alta emanda zegoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legearen arabera.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuari aginduzko kalifikazioa ez zaiola eman dioena, eta filma ez dela estreinatu edo zinemaldietan erakutsi.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena filmaketaren portzentajea Nafarroan edo, bestela, zein den enpresek edo profesionalek egindako eta proiektuaren produkzioan edo postprodukzioan erabilitako zerbitzuek aurrekontuan duten portzentajea. Adierazi behar da eskatzaileak aldagai bat edo bestea hartzen duen, hots, edo filmaketaren portzentajea Nafarroan edo Nafarroako baliabide profesional eta artistikoen portzentajea aurrekontuan.

e) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Filmatze plan bat jaso beharko du, baita lokalizazioaren xehetasunak eta filmatuko diren egunak ere.

f) III. eranskina: aurrekontu ekonomiko xehakatua. 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

j) Proiektuak bere kostu osoa estaltzeko beharrezko finantzaketaren %25, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa. Aurkezten ahalko dira, besteak beste, banku ziurtagiria, emandako diru-laguntzen ebazpenak, koprodukzio kontratuak, banku kredituak, filmatzen hasi aurreko 6 hilabeteetan egindako eta ordaindutako gastuen zinpeko aitorpena edo telebistarako salmenten aurrekontratua.

h) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren parte-hartzearen portzentajea.

–Film bererako produkzioan diharduten beste ekoiztetxeek hartu dituzten beste laguntza edo diru-laguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik ez dutela hartu dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

18.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

18.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

19. Gastu diruz lagungarriak.

19.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Produkzio gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko ekoiztetxeak behar dituen langileen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuak, entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnenak eta horretarako kontratatzen direnenak barne. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari.

b) Langile horien dieta, ostatu eta joan-etorrien gastuak (Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17koan, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatuak).

c) Proiektuan sartutako jardueren zabalkundeko gastuak eta proiektua sustatzeko materiala prestatzekoak.

d) Zeharkako gastuak: bai gastu orokorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Diruz lagundutako proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuek diru-laguntza jasotzen ahalko dute, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira. Proiektu bakoitzean zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %15etik gorakoak izanen.

e) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa. Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera, 2018rako eta 2019rako, betiere diru-laguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

19.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 19.1 oinarrian ezarri dena diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

19.3. Koprodukzioen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

20. Proiektuen balorazioa.

20.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

20.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa (gehienez 40 puntu):

a) Gidoiaren kalitatea, betiere kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 5 puntu).

c) Zuzendaritzaz eta proiektuaren gidoiaz arduratzen den pertsonaren eta ekoiztetxearen ibilbidea (gehienez 5 puntu):

–Filmaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 2 puntu).

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko. Gehienez 4 urte eta 2 puntu).

–Filmaren gidoiaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 1 puntu).

20.1.2. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (gehienez 30 puntu).

a) Aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko duen koherentzia. 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko (gehienez 10 puntu).

b) Filmaren finantzaketa eta amortizazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

20.1.3. Nafarroan filmatuko den zatiak egiten duen portzentajea, edo dokumental edo animazio proiektuen kasuan, produkzio lanetan erabili diren baliabide profesional eta tekniko nafarren portzentajea (gehienez 10 puntu).

–%95etik %100 arte: 10 puntu.

–%90etik %95 arte: 9 puntu.

–%85etik %90 arte: 8 puntu.

–%80tik %85 arte: 7 puntu.

–%74tik %80 arte: 6 puntu.

–%67tik %74 arte: 5 puntu.

–%60tik %67 arte: 4 puntu.

–%53tik %60 arte: 3 puntu.

–%45etik gora %53 arte: 2 puntu.

–%40tik %45 arte: 1 puntu.

20.1.4. Proiektuan parte hartzen duten Nafarroako enpresa eta giza baliabideak (gehienez 8 puntu):

–Helbide fiskala Nafarroan duten eskatzaileak: 2 puntu.

–Nafarroan filmatzeko kontratatu diren aurreprodukzioko edo produkzioko zerbitzuak: 3 puntu.

–Produkzio ondokorako Nafarroan kontratatu diren produkzio ondoko zerbitzuak: 3 puntu.

20.1.5. Proiektuaren gaiaren interesa, Nafarroarekin duen loturagatik (gehienez 7 puntu).

20.1.6. Euskara erabili eta agertzea (gehienez 5 puntu).

20.2. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian aurkeztuko da.

20.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” ataleko puntuazioaren erdia (20 puntu) lortzen ez duten proiektuak ere ez dira kontuan hartuko.

20.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

21. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

21.1. Oro har, laguntzak bi alditan ordainduko dira. Lehenengo zatia aurrerakin moduan ordaintzen ahalko da, edo ordainketa bidez, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %50erainokoa izan daiteke, zein den ere kontzeptua.

Aurrerakina:

Diru-laguntzaren helburuak betetzeko, 2018ko kredituen kargura, aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, funts-hornidura hori behar bezala justifikatuz gero, betiere. Aurrerakina ordaintzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2018ko urriaren 31 baino lehen:

–Diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da (diru-laguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden gastu konpromisoak eta diru-sarreren aurreikuspenak), bertan adierazita diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2018ko kredituen kontura.

–Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko ICAA-Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera.

Abonamendua:

Aurrerakina ordaintzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da 2018ko urriaren 31 baino lehen:

–Gastu eta diru-sarreren zerrenda, oinarri arautzaile hauen 21.3 oinarriko c) letraren arabera.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastu eta ordainketen egiaztagiriak, oinarri arautzaile hauen 21.3 oinarriko d) letraren arabera.

–Filmatzen hasi izanaren deklarazioa, Ikus-entzunezko ICAA-Arteen eta Zinematografiaren Institutuko ereduaren arabera.

21.2. Egiaztagiri horiek aurkezten ez badira 2018rako emandako diru-laguntzaren zatia jasotzeko ezarritako epe horretan, onuradunak aurrerakina hartzeko eskubidea galduko du.

21.3. Bigarren ordainketa, oro har, emandako diru-laguntzaren %50ekoa izanen da. Diruz lagundutako jarduera bukatuta ordainduko da oro har, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, betiere 2019ko urriaren 31 baino lehen (hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketaren bukaerari buruzko deklarazioa (ICAAn aurkeztua, haren eredu ofizialean). Animazioko film laburretan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Film laburra espainiarra dela ziurtatzen duen agiriaren eskaera, eta adinaren araberako sailkapena, filmaketa hasi eta sei hilabeteko epearen barrenean.

c) Izandako gastu eta diru-sarreren zerrenda. Gainera, gastuen zerrenda aurkeztuko da, aurrekontuko kontzeptuen araberakoa, eta honako hauek argi adierazita: zenbakia, enpresa edo profesionala, gastuaren kontzeptua eta arrazoia, eta faktura bakoitzaren zenbatekoa. Beharrezkotzat joz gero, proiektuari dagokion kontabilitateko dokumentazioa utzi beharko da Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalaren esku.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

e) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 4 ale.

f) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo Blu-Ray formatuan. Gainera 3 kopia aurkeztu beharko dira DVD euskarrian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak azpitituluak izan beharko ditu gaztelaniaz.

g) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak filma erabili eta banatzeko baimena, Nafarroan zinemagintza sustatzeko egiten dituen jardueretan.

h) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat.

21.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, ordainketaren frogagiria badute, betiere.

21.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek diru-laguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

21.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

21.7. Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

21.8. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko epeak zenbatzearen ondorioetarako, oro har, diru-laguntza ematen duen ebazpenaren data hartuko dela hasierako datatzat. Ekintza horiek gauzatzeko epeak hasieran emandako denbora halako bira bitarte luzatzen ahalko dira, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzetan.

Deialdi honetan, onuradunek zilegi dute epearen luzapena eskatzea hura bukatu baino lehen, betiere 21.3 oinarriko e), f), g) eta h) letretan adierazitako agiriak aurkezteko baizik ez bada.

22. Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

22.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, baldin eta helbide fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoek egiten badituzte eta horiek ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean alta emanda badaude (legearen 4.f) atalean aipatzen dira), interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

22.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

22.3. Halaber, proiektuak egiten laguntzeko mezenasgoko edo babesletzako ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraupena eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

–C modalitatea: Film luzeak ekoizteko proiektuetarako laguntzak

23. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

23.1. Aurkezten diren eskaerek, gutxienez, honako baldintzetako bi bete behar dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

b) Filmaren %40 gutxienez Nafarroan filmatzea. Dokumental edo animazio proiektu bat izatera, baliabide teknikoen eta giza baliabideen %40 gutxienez Nafarroan ezarrita egon beharko dira.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea proiektua gauzatzen den prozesu osoan.

23.2. Proiektu bakoitzari gehienez ere 10.000 euro emanen zaizkio, eta laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %50 baino handiagoa, 3.2 oinarrian adierazten den bezala.

23.3. Deialdian aurkezten diren proiektuek ekoizpenaren aurreko fasearen kostu osoa ordaintzeko beharrezko finantzaketaren %20 edo gehiago eduki eta frogatu beharko dute.

23.4. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu, deialdia egiten denean, filmaketa hasita badago.

23.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, eskatzaileak produkzio osoaren %20ko parte-hartzea izan beharko du, gutxienez ere. Kasu horretan ulertuko da eskatzailearen aurrekontua dela koprodukzioan duen parte-hartzea. Koprodukzio bateko produktoreetatik bat baino gehiago izan badaiteke onuradun, haien partaidetzen batura kontatuko da. Kasu honetan, berariaz adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai laguntza emateko ebazpenean, koproduktore bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, bai eta haietako bakoitzari aplikatuko zaion diru-laguntzaren zenbatekoa ere. Ordezkari bat edo ahaldun bat izendatu beharko dute.

24. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

24.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea ondoren aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Modu presentzialean aurkezten bada, dokumentazioa eskaerarekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (CD-Rom edo USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxaren baitan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

24.2. Eskaerarekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze agiria, bai eta egiaztagiria frogatzeko alta emanda zegoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren edozein epigrafetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa jarduerak): 961. multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011. multzoa.

a) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estutuak eta eskriturak eta egiaztagiria frogatzeko alta emanda zegoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan film zinematografikoak ekoizteari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) 23.1. oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

d) 23.1. oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Erantzukizunpeko adierazpena, jasotzen duena filmatze lanen portzentajea Nafarroan, edo Nafarroan ezarritako baliabide teknikoen eta giza baliabideen portzentajea.

e) 23.1 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan izanen duela egoitza fiskala filma egiteko prozesu osoan.

f) Proiektuaren gauzatze faseko kostu osoa estaltzeko beharrezko finantzaketaren %20, gutxienez, baduela frogatzen duen dokumentazioa, 23.3 puntuan ezarri den bezala. Aurkez daitezke, besteak beste, banku ziurtagiria, adierazten duena banku kontuaren uneko saldoa zein den, banku kredituak, jasotako laguntzen ebazpenak.

g) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

h) III. eranskina: aurrekontu ekonomiko xehakatua. 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko.

i) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–III. eranskina, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Erantzukizunpeko adierazpena, berariaz jasotzen dituena koproduktore bakoitzak hartutako exekuzio konpromisoak.

24.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

24.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio/egiaztatze datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, jakinarazten den helbide elektronikoaren bidez, okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak indarra hartu duenetik, administrazio epeen zenbaketa egitearen ondorioetarako, larunbatak egun baliogabeak dira (30.2 artikulua), igandeak eta jaiegunak bezala.

25. Gastu diruz lagungarriak.

25.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren garapen sortzailea (eskubideak erostea, zuzendariaren eta/edo gidoilariaren ordainsariak eta aholkularitza, dokumentazio lanak eta/edo lokalizazioa, aktoreen hautaketa eta taldea).

b) Proiektuaren ekoizpen eta marketinerako finantzaketa bilatzea: joan-etorriak eta dietak (Nafarroako Gobernuaren 2012ko azaroaren 28ko Erabakian jasotako baldintzen araberako mugekin, 2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), egiaztapen tasak, demoak, teaser-ak eta/edo pilotuak, komunikaziorako materialak, aurkezpenak eta/edo proiektuaren itzulpenak.

c) Langileriaren kostuak, aseguruak, proiektuari lotutako kostu legalak eta kontularitzakoak.

25.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ekipamendu ondasunen, ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitatea kudeatzen duten langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

26. Proiektuen balorazioa.

26.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

26.1.1. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 50 puntu):

a) Gidoiaren tratamenduaren kalitatea, betiere kalitatetzat hartuta bere bereizgarritasunagatik hari balioa ematen dioten berezko baldintzak, betebeharrak edo ezaugarriak (gehienez 30 puntu).

b) Zuzendaritzaren eta produkzioaren memoria, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia (gehienez 10 puntu).

c) Ekoiztetxearen ibilbidea edo proiektuaren ekoizpenaz, zuzendaritzaz eta gidoiaz arduratzen den pertsonarena (gehienez 10 puntu):

–Ekoiztetxearen ibilbidea: enpresak edo profesionalak jardunean daramatzan urte osoak (0,5 puntu urte bakoitzeko. Gehienez 8 urte eta 4 puntu).

–Film luzea zuzentzeaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 3 puntu).

–Gidoiaz arduratzen den pertsonaren ibilbidea (gehienez 3 puntu).

26.1.2. Aurrekontuaren egokitasuna eta koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 30 puntu):

a) Proiektuaren aurrekontua: proiektua gauzatzeko duen koherentzia (gehienez 10 puntu).

b) “Garapen fasearen” finantziazio plana (gehienez 10 puntu).

c) Finantzaketa lortzea: finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (gehienez 10 puntu).

26.1.3. Filmaketaren portzentajea Nafarroan edo giza baliabideen portzentajea, fikzio, dokumental nahiz animazio proiektuetan (gehienez 15 puntu):

–%95etik %99 arte: 15 puntu.

–%90etik %95 arte: 14 puntu.

–%853tik %90 arte: 13 puntu.

–%80tik %85 arte: 12 puntu.

–%74tik %80 arte: 11 puntu.

–%67tik %74 arte: 10 puntu.

–%60tik %67 arte: 9 puntu.

–%53tik %60 arte: 8 puntu.

–%47tik %53 arte: 7 puntu.

–%40tik %47 arte: 6 puntu.

–%33tik %40 arte: 5 puntu.

–%24tik %33 arte: 4 puntu.

–%17tik %24 arte: 3 puntu.

–%10etik %17 arte: 2 puntu.

–%5etik %10 arte: 1 puntu.

26.1.4. Euskara erabili eta agertzea (gehienez 5 puntu).

26.2. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian aurkeztuko da.

26.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea” ataleko puntuazioaren erdia (25 puntu) lortzen ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.

26.4. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

27. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

27.1. Filma garatzeko proiektua bukaturik ordainduko dira laguntzak, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena egin ondotik, betiere frogagiri hauek aurkezten badira 2018ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Garapen proiektua azaltzeko memoria zehaztua, honako hauek jasoko dituena:

–Proiektuan egindako jarduketei buruzko txostena.

–Gidoi osoa.

–Lehenengo ekoizpen plan xehakatua eta ikus-entzunezko obraren behin-behineko aurrekontua.

–Lehenengo plan xehakatua eta dokumentazioa filmaziorako aurreikusten diren lekuei buruz.

–Aktoreak hautatzeko proposamena.

–Filmaren finantzaketa plana.

–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.

–Proiektuari azken dokumentazioa aurkezteko egunean emandako beste laguntza batzuei buruzko zinpeko aitorpena.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

c) Gastuen zerrenda, diruz lagundutako kontzeptuen araberakoa, zeinean enpresa edo profesionala, zenbatekoa eta fakturaren zenbakia agertuko baitira, zehatz eta kontzeptutan xehakatuta.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko izan den gastuaren frogagiriak (jatorrizko fakturak edo, halakorik ez bada, fotokopiak). Fakturak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, erreziboak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

e) Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (25.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarriotan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

27.2. Salbuespenez, jarduera egin baino lehen ordaintzen ahalko dira laguntzak, aurrerakin gisa.

Horretarako, onuradunek Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalari eskatu beharko diote, eta bidezko dokumentazioa aurkeztuta frogatu beharko dute ez dutela funts likidorik diruz laguntzen den jarduera gauzatzearen ondoriozko gastuen ordainketari aurre egiteko.

Bi alditan ordainduko da:

–%50erainoko aurrerakin bat ordainduko da diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo banku-kontuetako saldoen egiaztagiria aurkeztu ondoren. Horrekin batera, aurrerakina eskatzeko III. eranskina aurkeztu beharko da (diru-laguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda; eta proiektuari lotuta ez dauden ordaintzeko eta kobratzeko konpromisoak), bertan adierazita diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela 2018ko kredituen kontura.

–Diru-laguntzaren gainerako zatia filma garatzeko proiektua bukaturik ordainduko da, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Atalak aldeko txostena eman ondoren, 27.1 puntuan zehazten den moduan. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartzen diren gastuen frogagiriei.

27.3. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txosten horien kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen da, V. eranskinean agertzen den eredua erabiliz. Agindu horren bidez onetsi zen kontuen auditoreek diru-laguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa araua.

27.4. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

28. Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

28.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak, baldin eta helbide fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoek egiten badituzte eta horiek ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean alta emanda badaude (legearen 4.f) atalean aipatzen dira), interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

28.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

28.3. Halaber, proiektuak egiten laguntzeko mezenasgoko edo babesletzako ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraupena eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Proiektuaren deskripzio-memoria (Word).

III. ERANSKINA

A eta B modalitateak (Word).

C modalitatea (Excel).

IV. ERANSKINA

Aurrerakinaren eskaera (Word).

V. ERANSKINA

Justifikazio kontua berrikusteko eta egiaztatzeko txostenaren eredua (Word).

Gardentasun adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1806876