113. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1850/2018 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpena, haren bidez onetsitako prozeduretako lanpostu kopurua handitzeko. Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak.

Ebazpen hori 2018ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Foru dekretu hori 2018ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an.

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legea aplikatzearen ondorioa da lan publikoaren eskaintza hori. Lege horrek, 19. artikuluko 6. apartatuan, ezartzen du ezen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntzako eskumenak dituzten Administrazio Publikoek aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat erabiltzen ahalko dutela, zeinak barnean hartuko baititu lanpostuen %90 arte, baldin eta horiek aurrekontua badute eta aldi baterako eta modu jarraian bete badira gutxienez ere 2016ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan. Egonkortze prozesu horiek egituratzen dituzten lan eskaintzak onetsi beharko dira eta egoki diren aldizkari ofizialetan argitaratu, 2017-2019 aldietan, eta Ministerioen departamentu eskudunek koordinatu.

Egonkortzeko tasa gehigarri horren helburua da aipatutako aldian %8tik behera finkatzea aldi baterako estaldura tasa hori.

Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzuak egokitzat jotzen du ekainaren 6ko 44/2018 Foru Dekretuan sartutako lanpostuak erabiltzea Giza Baliabideen Zerbitzuaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez deitutako lanpostu kopurua handitzeko.

Hala, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatutako irakasleen kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua, eta lege horren 17. xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautu zen. Ezartzen du ezen, deialdiak edo haien oinarriak, behin argitaraturik, bakar-bakarrik aldatzen ahalko direla Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arauei hertsiki jarraikiz. Nolanahi ere, deitutako lanpostu kopurua handitzen denean bakarrik, ez da aginduzkoa izanen eskabideak aurkezteko epe berririk irekitzea, salbu deialdian jaso gabeko espezialitate bateko lanpostu hutsak gehitzen badira.

Hezkuntza Departamentuko irakasleen beharrak azterturik, eta kontuan izanik, orobat, Giza Baliabideen Zerbitzuaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez deitutako espezialitateak eta hizkuntzak, baita hautapen prozesuan behin-behinekoz onartutako izangai kopurua ere, beharrezkotzat jotzen da honako lanpostu hauen kopurua handitzea, espezialitate eta hizkuntzako: Ekonomia (gaztelania), 5 lanpostu; Informatika (gaztelania), 8 lanpostu; Ingelesa (gaztelania), 11 lanpostu; Ingelesa (euskara), 7 lanpostu; Gaztelania eta Literatura (gaztelania), 13 lanpostu; Gaztelania eta Literatura (euskara), 10 lanpostu; Matematika (gaztelania), 13 lanpostu; Matematika (euskara), 9 lanpostu; Hezkuntza Orientazioa (gaztelania), 19 lanpostu; Hezkuntza Orientazioa (euskara), 10 lanpostu; eta Teknologia (gaztelania), 9 lanpostu.

Lanpostu horien banaketari dagokionez, honako txanda hauen arteko banaketa errespetatuko da: txanda irekia, desgaitasuna dutenentzako txanda eta sartzeko txanda. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurarako lanpostuak edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzekoak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, sarrera libreko prozeduran betetzeko.

Azkenik, deialdiko lanpostu kopuruaren handitzea besterik ez denez, ez da nahitaezkoa eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzea, lehen aipatutako otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluaren arabera.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpena, haren bidez onetsitako prozeduretako lanpostu kopurua handitzeko. Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak. Lanpostu kopurua, guztira, honako hau izanen da:

I.–Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

ESPEZIALITATEAK

HIZKUNTZA

TXANDA IREKIA

DESGAITASUNA

IGOTZEKO PROZEDURA

GUZTIRA

Ekonomia

G

4

2

5

11

Gorputz Hezkuntza

G

4

4

8

E

3

3

6

Fisika eta Kimika

G

6

1

7

14

E

4

1

5

10

Geografia eta Historia

E

4

1

5

10

Informatika

G

7

1

8

16

Ingelesa

G

14

2

15

31

E

9

2

10

21

Gaztelania eta Literatura

G

12

2

13

27

E

9

1

10

20

Matematika

G

9

2

10

21

E

12

2

12

26

Hezkuntza Orientazioa

G

16

2

16

34

E

9

1

10

20

Teknologia

G

7

2

8

17

Esku-hartze Soziokomunitarioa

G

3

3

6

I. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

298

II.–Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:

ESPEZIALITATEAK

HIZKUNTZA

TXANDA IREKIA

DESGAITASUNA

GUZTIRA

Instalazio Elektroteknikoak

G

3

1

4

Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

E

3

1

4

Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak

G

5

1

6

Osasun eta Laguntza Prozedurak

G

4

1

5

E

2

2

Sistema eta Aplikazio Informatikoak

G

5

1

6

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, guztira

27

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2018ko ekainaren 8an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1807575