112. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

12/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko maiatzaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2018ko aurrekontua aldatzeko 12. espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko.

Espedientea idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2018ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1807007