2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2018ko apirilaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Aldaketaren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2018ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, ondotik ematen den testuari jarraikiz.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ERANSKINA1. epigrafea. 2018/2019 ikasturteko tarifa orokorra.
Edukia honako hau da:
A.–I. maila - Musika Hastapena.
| LEHEN ZIKLOA | BIGARREN ZIKLOA |
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Matrikula | 50 euro | 50 euro | 50 euro | 50 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 93,37 euro | 140,24 euro | 123,99 euro | 185,99 euro |
B.–II. maila, III. maila eta sarbideko kurtsoak.
| IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Matrikula | 100 euro | 100 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 293,31 euro | 439,99 euro |
C.–Mantentzeko aukera berezia.
| IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Matrikula | 100 euro | 100 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 190,65 euro | 285,98 euro |
D.–Taldea.
| IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Matrikula | 100 euro | 100 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 96,97 euro | 145,65 euro |
E.–Bigarren musika tresna.
| IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Zenbateko honetako hiru kuota | 206,46 euro | 292,63 euro |
F.–Gitarrako egokitze-ikastaroa.
| IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK |
Matrikula | 100 euro | 100 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 206,46 euro | 292,63 euro |
Iragarkiaren kodea: L1807187